Franco Bitossi
| Franco Bitossi | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Carmignano, 1940ko irailaren 1a (85 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | italiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | txirrindularia eta ziklo-kros txirrindularia |
| Ibilbidea | |
| Taldeak | Urteak |
| Philco | 1961-1962 |
| Filotex | 1963-1972 |
| Sammontana (en) | 1973-1973 |
| Scic | 1974-1975 |
| Zonca (en) | 1976-1976 |
| Furzi (en) | 1977-1977 |
| Gis Gelati | 1978-1978 |
Parte-hartzailea
| |
Franco Bitossi (Camaioni di Carmignano, Toscana, 1940ko irailaren 1a -) italiar txirrindulari ohia da. Herrialde honetako txirrindularirik handienetako bat izan zen, bere ibilbide profesionalean 171 garaipen lortu zituelarik 1961 eta 1978 artean.
Garaipenen artean, nabermentzekoak dira, bi Lombardiako Giro Tirreno-Adriatikoa, Suitzako Itzulia eta Kataluniako Volta.
Kirol ibilbidea
Profesionaletan bere lehen garaipena Hegoaldeko Hiru Egunetako etapa izan zen, Philco taldearen koloreekin. 1964an Springoil-Fuchs taldera joan zen eta Italiako Giroan lau etapa irabazi zituen, Cuneo-Pinerolo etapa mitikoa barne. 1965ean Pratoko Filotex talde legendariora pasa zen eta Suitzako Itzulia (2 etapa irabazita) eta Züricheko txapelketa irabazi zituen.
1966an bi etapa irabazi zituen Italiako Giroan eta Frantziako Tourrean, baita Sabatini Kopa ere. 1967an Tirreno-Adriatiko, Lombardiako Giroa eta Agostoni Kopa irabazi zituen. 1968an, berriz ere bi etapa irabazi zituen Giroan eta Tourrean, non puntukako sailkapena ere lortu zuen (lehen italiarra), horretaz gain Züricheko txapelketa, Sabatini Kopa, eta Bernocchi Kopa eskuratu zituen. 1969an Italiako Giroko puntukako sailkapenean gailendu zen, elastikoa hasieratik amaieraraino mantenduz.
1970ean Italiako txapeldun bihurtu zen eta, besteak beste, Giroko lau etapa irabazi zituen (baita puntukako sailkapena ere) eta Kataluniako Volta. 1971n Italiako txapeldun titulua mantendu zuen, Pratoko Industria eta Merkataritza Sari Nagusia probako garaipenarekin.
1972an, Frantziako Gap Munduko Txapelketan izandako epilogo zoritxarrekoaren ondorioz egunkari guztien azaletan agertu zen, non azken metroetan Marino Basso taldekideak harrapatu eta zilarrezko dominarekin konformatu behar izan zuen. Zoritxarreko geratera horrek, hala ere, irabazi izan balu baino ospetsuago bihurtu zuen.
1973an, Filotex taldea utzi eta Sammontanara joan zen eta Venetoko Giroa eta Emiliako Giroa irabazi zituen. Hurrengo urtean, Scic taldearekin, 4 etapa irabazi zituen Suitzako Itzulian eta 3 Italiako Giroan.
1976an Italiako txapeldun bihurtu zen, berriro ere, Zonca Santini taldearekin. Hurrengo urtean, berriz ere taldez aldatu eta Viborrekin elkartu zen, non Camaioreko Sari Nagusia prestigiotsua irabazi zuen. Urte honetan bertan, berriz aukeratu zuten Munduko txapelketarako, eta brontzezko domina bikaina poltsikoratu zuen San Cristobalen, Venezuelan.
1978an amaitu zuen karrera, Gis Gelati taldearen koloreekin, bi lasterketa berri irabaziz. Franco Bitossi "Cuore matto" (bihotz eroa) goitizenarekin ezaguna zen, bihotzeko arritmia bat zela eta, noizbehinka laterketa baten eridian gelditzera behartzen ziona. Bere izaera oldarkorragatik, oso ezagun egin zuen eta Italiako txirrindularitzak emandako txapeldun handienetariko bat bihurtu zen.
Palmaresa
- 1961
- 3. Camaioreko Sari Nagusian
- 1964
- 2. Romagnako Giroan
- 2. Lau Kantonamenduetako Itzulian
- 3. Sabatini Kopan
- 10. Italiako Giroan, Mendiko sailkapena
eta 4 etapa - 1965
Suitzako Itzulia eta 2 etapa- Lazioko Giroa
- Züri-Metzgete
- 3. Emiliako Giroan
- 3. Reggio Calabriako Giroan
- 4. Lombardiako Giroan
- 6. Sabatini Kopan
- 7. Toscanako Giroan
- 7. Italiako Giroan, Mendiko sailkapena
eta etapa 1 - 1966
- Sabatini Kopa
- Frantziako Tourreko 2 etapa
- Romandiako Tourreko 3 etapa
- 2. Piemonteko Giroan
- 2. Milan-Vignolan
- 3. Agostoni Kopan
- 4. Romagnako Giroan
- 5. Tre Valli Varesinen
- 8. Italiako Giroan, Mendiko sailkapena
eta 2 etapa - 10. Tirreno-Adriatikoan
- 1967
Tirreno-Adriatiko eta etapa 1- Lombardiako Giroa
- Laigueglia Saria
- Agostoni Kopa
- Italiako Giroko etapa 1
- Lau Kantonamenduetako Itzulia
- 2. Milan-Turinen
- 2. Sabatini Kopan
- 2. Apeninoetako Giroan
- 2. Ticinoko Giroan
- 2. Milan-San Remon
- 3. Emiliako Giroan
- 10. Lieja-Bastogne-Liejan
- 1968
- Milan-Turin
- Bernocchi Kopa
- Toscanako Giroa
- Sabatini Kopa
- Züri-Metzgete
- Sassari-Cagliari
- Sardiniako Giroko etapa 1
- 2. Lombardiako Giroan
- 2. Campaniako Giroan
- 2. Lau Kantonamenduetako Itzulian
- 4. Tirreno-Adriatikoan eta etapa 1
- 4. Paris-Luxenburgon
- 4. Italiako errepide txirrindularitzako txapelketan
- 4. Munduko errepideko txapelketan
- 5. Emiliako Giroan
- 8. Frantziako Tourrean, Puntukako sailkapena
, Konbinatua
eta 2 etapa - 9. Italiako Giroan eta 2 etapa
- 1969
- Agostoni Kopa
- Larcianoko Zirkuitua
- 2. Kataluniako Voltan, Puntukako sailkapena eta 2 etapa
- 2. Emiliako Giroan
- 2. Milan-Vignolan
- 3. À travers Lausannen
- 3. Lombardiako Giroan
- 3. Milan-Turinen
- 3. Laigueglia Sarian
- 4. Flandriako Tourrean
- 10. Italiako Giroan, Puntukako sailkapena
eta 2 etapa - 1970
Italiako errepide txirrindularitzako txapelketa
Kataluniako Volta eta etapa 1- Lombardiako Giroa
- Emiliako Giroa
- Venetoko Giroa
- Campaniako Giroa
- Romandiako Tourreko etapa 1
- Larcianoko Zirkuitua
- 2. Masferrer Garaikurrean
- 2. Boucles de l'Aulnen
- 3. Placci Kopan
- 4. À travers Lausannen eta etapa 1
- 5. Tirreno-Adriatikoan
- 5. Critérium des Asen
- 7. Italiako Giroan, Puntukako sailkapena
eta 4 etapa - 7. Suitzako Itzulian eta 2 etapa
- 7. Sabatini Kopan
- 1971
Italiako errepide txirrindularitzako txapelketa- Agostoni Kopa
- 1st Romagnako Giroa
- GP Industria & Artigianato di Larciano
- Italiako Giroko etapa 1
- Paris-Nizako etapa 1
- Romandiako Tourreko etapa 1
- 2. Lombardiako Giroan
- 5. Tre Valli Varesinen
- 8. Kataluniako Voltan
- 1972
- Apuliako Giroa
- Reggio Calabriako Giroa
- Campaniako Giroa
- 2.
Munduko errepideko txapelketan - 2.
Italiako errepide txirrindularitzako txapelketan - 2. Milan-Turinen
- 2. Apeninoetako Giroan
- 4. Emiliako Giroan
- 4. Tre Valli Varesinen
- 6. Placci Kopan
- 7. Romandiako Tourrean
- 9. Lombardiako Giroan
- 1973
- Emiliako Giroa
- Venetoko Giroa
- Sardiniako Giroko etapa 1
- Larcianoko Zirkuitua
- 2. Apuliako Giroan
- 2. Milan-Turinen
- 3. Sabatini Kopan
- 3. Agostoni Kopan
- 4. Tre Valli Varesinen
- 4. Milan-Vignolan
- 6. Romagnako Giroan
- 9. Lombardiako Giroan
- 1974
- Romagnako Giroa
- Matteotti Saria
- 2. Lazioko Giroan
- 2. Agostoni Kopan
- 2. Toscanako Giroan
- 3. Sabatini Kopan
- 4. Milan-San Remon
- 5. Campaniako Giroan
- 7. Suitzako Itzulian eta 4 etapa
- 8. Tirreno-Adriatikoan eta etapa 1
- 8. Lombardiako Giroan
- 9. Italiako Giroan eta 3 etapa
- 1975
- Italiako Giroko etapa 1
- Paris-Nizako etapa 1
- Mediterraneoko Tourreko 2 etapa
- 2. Apuliako Giroan eta etapa 1
- 2. Toscanako Giroan
- 2. Placci Kopan
- 4. Laigueglia Sarian
- 1976
Italiako errepide txirrindularitzako txapelketa- Bernocchi Kopa
- Friuliko Giroa
- Laigueglia Saria
- Mediterraneoko Tourreko etapa 1
- 2. Milan-Turinen
- 2. Lazioko Giroan
- 2. Reggio Calabriako Giroan
- 2. Sassari-Cagliarin
- 4. Placci Kopan
- 4. Campaniako Giroan
- 5. Toscanako Giroan
- 8. Lombardiako Giroan
- 9. Tirreno-Adriatikoan
- 1977
- Camaioreko Sari Nagusia
- 3.
Munduko errepideko txapelketan - 3. Lombardiako Giroan
- 4. Milan-Turinen
- 4. Agostoni Kopan
- 6. Mediterraneoko Tourrean
- 6. Tre Valli Varesinen
- 6. Gran Premio Industria e Commercio di Praton
- 8. Emiliako Giroan
- 1978
- Tirreno-Adriatikoko etapa 1
- 3. Milan-Turinn
- 3. Sabatini Kopan
- 3. Sassari-Cagliarin
- 5. Pantalica Sarian
- 9. Romagnako Giroan
Emaitzak lasterketa nagusietan
Itzuli Handiak
| Itzuli Handia | 1961 | 1962 | 1963 | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | 1978 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Italiako Giroa | - | - | 28. | 10. | 7. | 8. | 15. | 9. | 10. | 7. | 23. | UT | UT | 9. | 26. | UT | 73. | UT |
| Frantziako Tourra | - | - | - | - | - | 17. | - | 8. | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
| Espainiako Vuelta | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
| Munduko errepideko txapelketa |
- | - | - | - | - | UT | - | 4. | UT | 9. | 16. | 2. | 14. | UT | - | - | 3. | - |
Klasikoak eta Txapelketak
| Lasterketa | 1961 | 1962 | 1963 | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | 1978 | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Milan-San Remo | — | — | 71. | — | 24. | 43. | 3. | 67. | 90. | 40. | 39. | 39. | 11. | 4. | 43. | 74. | — | 26. | |
| Gante-Wevelgem | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 15. | — | — | — | |
| Flandriako Tourra | — | — | — | — | — | — | — | — | 4. | — | — | — | — | — | — | — | — | — | |
| Scheldeprijs | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 15. | — | — | — | — | |
| Flèche Wallonne | — | — | — | — | — | — | 50. | — | — | — | — | — | — | 10. | — | — | — | — | |
| Lieja-Bastogne-Lieja | — | — | — | — | — | — | 10. | — | 14. | — | — | — | — | — | — | — | — | — | |
| Züricheko txapelketa | — | — | — | — | 1. | — | — | 1. | — | — | — | 8. | — | — | — | — | — | — | |
| Lombardiako Giroa | — | — | — | 15. | 4. | — | 1. | 2. | 3. | 1. | 2. | 9. | 9. | 8. | — | 8. | 3. | — | |
| — | — | — | — | — | UT | — | 4. | UT | 9. | 16. | 2. | 14. | UT | — | — | 3. | — | ||
| — | — | — | — | — | — | — | — | — | 1. | 1. | 2. | — | 17. | — | 1. | — | — | ||
-: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, ez zuen amaitu
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Franco Bitossi - ProCyclingStats
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









