Frantziskotar familiaFrantziskotar familia ordena erlijioso katolikoen multzo bat da, Frantzisko Asiskoaren arauei jarraitzen dieten moja, fraide eta laikoak biltzen dituena. Anaia Txikien Ordena eskeko ordena 1207-1209an sortu zuen San Frantziskok, eta Inozentzio III.ak 1216an eta Honorio III.ak 1223an onartu zuten. Pobretasun erabatekoa eta predikuan ibiltzea ziren frantziskotarren oinarriak. Beste kristau adarretan ere, hala nola anglikanoen eta luteranoen artean, frantziskotar ordenak daude. Gaur egun hiru sail dituzte frantziskotarrek beraien lehenengo ordenan: anaia txikiak (OFM); kaputxinoak (OFMCap) eta komentukoak (OFMConv). Badira emakumeak ere frantziskotarren bigarren ordenan: Santa Klararen klaratarrak, eta kontzepzionistak), bai eta sekularrak ere hirugarren ordenan. Frantziskotarren sailkapenaGaur egun hiru sail nagusi dituzte frantziskotarrek: Lehenengo ordenaLehenengo ordenak (Ordo Fratrum Minorum, O.F.M.), gizonezkoena, hiru adar nagusi dauka:
Bigarren ordenaBigarren ordena, emakumezkoena, erlijiosoek (Lekaimeek) bakarrik osatzen dute, bereziki:
Hirugarren ordenaHirugarren ordena: gehienbat emakume zein gizon sekularrek osatutakoa, “Frantziskotar sekularrak” bezala ezagunagoak (emakumeak zein gizonak izan daitezke), hala ere erlijiosen adar bat dago multzo honetan.
Erreferentziak
Kanpo estekak
|