Fun Home
| Fun Home | ||||
|---|---|---|---|---|
| Jatorria | ||||
| Egilea(k) | Alison Bechdel | |||
| Argitaratze-data | 2006 | |||
| Izenburua | Fun Home | |||
| Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
| Argitaletxea | Houghton Mifflin Harcourt eta Mariner Books | |||
| OCLC | 62127870 | |||
| Ezaugarriak | ||||
| Genero artistikoa | eleberri grafikoa, gay comics (en) | |||
| Hizkuntza | ingelesa | |||
| Egile-eskubideak | copyrightduna | |||
| Emanaldia | ||||
| Hasiera-data | 2006 | |||
| Fikzioa | ||||
| Kontakizunaren tokia | Lock Haven | |||
| Argumentu nagusia | sexu-joera, genero-rola, suizidioa, abusu psikologikoa, familia disfuntzionala eta literatura | |||
| Historia | ||||
| Jasotako sariak | ||||
| kronologia | ||||
| ||||
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (ingelesez: Fun Home: A Family Tragicomic) Alison Bechdelek 2006. urtean sortutako komikia da. Aitarekin zeukan harremana ardatz hartuz ondu zuen bere lanik ezagunena. Sexualitateari eta hura erreprimitzeari buruzkoak landu zituen, aitaren eta bien areko ispilu joko batez. 1970eko hamarkadako Estatu Batuetako historia ere islatzen da obran, Watergate eskandalua edo Stonewalleko istiluak aipatuz.[1][2][3][4]
Fun Home izan zen Liburuaren Kritikoen Zirkulu Nazionalaren Sariaren lehen komiki finalista. Gainera, Eisner saria jaso zuen, benetako gertaeretan oinarritutako lanik onenaren atalean, eta beste sari hauek ere jaso ditu: Stonewall Book Award Saria, Lambda Literatur Saria, Publishing Triangle-Judy Grahn Nonfiction Award Saria eta GLAAD Media Awards bat. Time aldizkariak 2006. urteko hamar liburu onenen rankingean lehen postuan sartu zuen komikia.[5][6][7][8][9]
2013an Fun Home musikala estreinatu zen, Lisa Kronen gidoi eta letrekin eta Jeanine Tesoriren musikarekin; 2015ean musikal onenaren Tony saria irabazi zuen.[10][11]
Bechdelek 2006an plazaratutako Fun Home komiki autobiografikoari esker erdietsi zituen sona eta aitortza batik bat. Berrehundik gora orritan bere familiari buruzko oroitzapenak bistaratu ondoan.[4]
Berez, Bechdelek eta haren senideek aitak herentzian jasotako ehorztetxeari deitzeko moduak ematen dio izena komikiari; horrela deitzen baitzioten, «fun home» —poz etxea, euskaraz—. Autoreak aitarekin daukan harremanak ardazten du lana batez ere, eta haurtzarora egiten du atzera hura kontatzeko.[4]
Argumentua
Alisonek lesbiana zela esan zionetik lau hilabete igaro direnean, hileta-etxearen zuzendari eta ingeles-irakaslea den bere aitarekin duen harremana kontatzen du komikiak. Istorioak ez du denbora-lerro bat jarraitzen; Alisonen haurtzaro, nerabezaro eta gaztaroko pasarteak txandakatzen dira, ezarritako ordena bati jarraitu gabe.[12][13]
Atzera-aurrera, askotariko eszenak irudikatuaz esplikatzen du aitak seme-alabekin adierazi ohi zuen hoztasuna, bai eta zenbait gertaera edo jokabidek —desordenak edo estetikarekiko utzikeriak, kasurako— pizten zioten bortizkeria. Alison Bechdelek, ordea, ez ditu sumindurik kontatzen horiek guztiak. Binetetako baten gainean idatzia duenez, zaila zaio aitarenganako «amorrurik» gordetzea. «Partez, hilda dagoelako; partez, amei gehiago eskatzen diegulako aitei baino». Are, lanean kontatzen duenez, gurasoei lesbiana zela esatearekin batera jakin zuen aita homosexuala zela, eta horrek ezinbestean eragin zion dardara. Bechdelek ispilu joko baten tankeran ematen ditu bere istorioak eta aitarenak, eta, funtsean, horrek heteroarautik kanpo bizitzeari eta sexualitatea erreprimitzeari buruzko komiki egiten du Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat.[4]
Aita-alaba harremanaz gaindi, sexualitatea askatasunez bizitzeko gatazkak eta, orobat, belaunaldien arteko talkak ikusgai jartzen ditu komikiak. Atenporala ez, baina generazio ugariren minak ukitzen dituen komiki bat da, finean.[14]
Fun Home, Zorionaren Etxea deitzen zioten Alison eta anai-arrebek aitak herentzian jasotako ehorztetxeari. Txikitatik heriotza gertutik bizi izan zuen Bechdelek, eta haren bueltan garatutako umore garratz hori nabari daiteke komikian zehar. Familiaren etxe itxurati bezain asaldagarria da komikiaren muina hobekien azaltzen duen elementua. Belusezko gortinak, marko urrekaradun ispiluak, loredun horma-paperak; denak dira aitak bizi nahiko lukeen baina performatu beste aukerarik ez duen bizimodu baten erakusle. Bertan, jarreraz gogor, aurpegiak tenk, etsipen ekidinezinari eusten gogoratzen ditu gurasoak, ustezko zoriontasun hartatik urrun. Atmosfera itogarriak irudikatzen abila da Bechdel. Hala, egoera bortitzek egunerokoan antzeztutako normaltasunarekin egiten dute talka, naturaltasun osoz.[14]
Gurasoen hoztasunak, baina, badu zirrikiturik, eta bide artistikotik lortzen dute konexio modu bat seme-alabekin. Literaturak lotzen ditu, esaterako, aita eta alaba. Lotzen ditu, halaber, nobela grafikoa harilkatzen duten azpi-trama ugari. Besteek idatzitako hitzetan topatzen dute euren burua, eta literaturaren bidez aurkitzen dute homosexualitatea bizitzeko eta elkarri aitortzeko era, betiere, bakoitzak bere irakurketatik.[14]
Bechdelen lehen lana euskaraz
Danele Sarriugartek euskaratu du Fun Home, —aurrez ez zegoen komikigilearen lan bakar bat ere euskaraturik—. «Sarriugartek kontrazalean dion modura «heteroarautik kanpo bizi nahi izateak pizten duen emozio- eta aldarte-sorta» azaleratzen da istorio honetan, «ausardia, beldurra, lotsa, poz sekulakoa».[4]
Erreferentziak
- ↑ Abbott, A.. (12 de noviembre de 2013). 'We Just Sat and Held Each Other': How It Feels to Watch Your Life Story Onstage. .
- ↑ Martín Rodrigo, I.. (28 de enero de 2009). «Fun Home. Una familia tragicómica». .
- ↑ Alvarez, J.. (2009). «Bechdel, Alison» Pennsylvania Center for the Book.
- ↑ a b c d e Gorraiz, Uxue Rey. (2024-12-15). «Armairu eta ispiluei kontu» Berria (kontsulta data: 2026-02-04).
- ↑ Thurman, J.. (23 de abril de 2012). Drawn for life. The world of Alison Bechdel. .
- ↑ Comic-Con. 2000s Eisner Awards Recipients. .
- ↑ Ng Yi-Sheng. (13 de noviembre de 2008). «Dyke to watch out for: Alison Bechdel» fridae.asia.
- ↑ lgbt history month. Alison Bechdel. .
- ↑ Lacayo, R.. (17 de diciembre de 2006). 10 Best Books. .
- ↑ Green, J.. (23 de octubre de 2013). Theater Review: The Miraculous Fun Home. .
- ↑ EFE. (8 de junio de 2015). 'Fun home' y 'The curious incident of the dog' empatan con cinco premios cada una. .
- ↑ Tulchinsky, K. X.. (2008). «Fun Home: A Family Tragicomic» Herizons (vía HighBeam) ISSN 0711-7485..
- ↑ Mitchell, A.. (2009). «Spectral Memory, Sexuality and Inversion: An Arthrological Study of Alison Bechdel's Fun Home: A Family Tragicomic» ImageTexT (Universidad de Florida) 4 (3) ISSN 1549-6732..
- ↑ a b c Majuelo, Irati. (2024-12-08). «Zoriontasunaren etxea, edo» Berria (kontsulta data: 2026-02-04).
Bibliografia
- Gardner, J. (2012). Projections: Comics and the History of Twenty-First-Century Storytelling (en inglés). Stanford University Press. p. 241. ISBN 9780804771474.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









