Futa Toro
| Futa Toro | |
|---|---|
| Mota | eskualde geografikoa eta Futa (en) |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 16°11′11″N 13°52′58″W / 16.186367°N 13.882657°W |
Futa Toro (woloferaz eta fulaz: 𞤆𞤵𞥄𞤼𞤢 𞤚𞤮𞥄𞤪𞤮, Fuuta Tooro; arabieraz: فوتا تورو), edo Futa, besterik gabe, Senegal ibaiaren erdiko zatiaren inguruko erdibasamortuko eskualdea da. Eskualdea Senegal eta Mauritania arteko mugan dago. Uraren eta lur emankorren hornidura ona du ibaitik hurbil, baina urrunen dauden eremuak porotsuak, lehorrak eta antzuak dira.[1] Eskualdea historikoki esanguratsua da bere teokrazia islamikoengatik, fula estatuengatik, jihad armadengatik eta Fouta Djalon ginear eskualde menditsura egindako migrazioengatik.[2][3]
Geografia
Futa Toro eskualdea 400 kilometrotan zehar hedatzen da, baina gehienez 20 kilometroko zabalera du Senegal ibaiaren bi aldeetan.[4] Mendebaldeko zatiari Toro diote, erdialdeko eta ekialdeko zatiei Futa dieten bitartean. Erdialdeko zatian Bosea, Yirlabe Hebbyabe, Law eta Hailabe eremuak daude. Ekialdeko zatia, Ngenar eta Damga eremuak. Futa Toroko iparraldeko eta mendebaldeko eskualdeak Saharako lur etzeak dira. Historikoki, Futa Toroko eskualde geografiko guztiak lur zati emankorrak ziren, bertan zeuden alubioi lautadak zirela eta, eta baliabide horien kontrola eremu bakoitza menderatzen zuten familien esku zegoen. Eremuaren luzerak eskualdea familia askoren artean banatuta egotea ekarri zuen, eta belaunaldi batetik hurrengorako jaraunspen-eskubideek familia arteko eztabaida, krisi politiko eta gatazka ugari eragin zituzten.[4]
Historia
Futa hitza haiek bizi ziren lekuari fula etniakoek ematen zioten izen orokorra zen, eta Toro, berriz, eskualdearen benetako izena bertokoentzat. Eskualdean bizi ziren herriek pulaarra hitz egiten zuten, Senegaldik Kamerunera hedatzen zen fula hizkuntzaren dialektoa. Hizkuntzarekin identifikatzen zirenez, horrek haalpulaar'en («pulaar hitz egiten dutenak») izena eman zien biztanleei. Haalpulaar'rak tukulor herri bezala ere ezagutzen dira, antzinako Takrur estatutik eratorritako izena.
Islama garai goiztiarretan iritsi zen eskualdera. Eskualdeko tukulorrak jada XI. mendean bihurtu ziren.[2] Eskualde hau botere islamiar askorena izan zen horren ondoren. Denanke estatua (1495/1514-1776) tukulor herri modernoaren jatorria izan zen. Fula herriaren migrazioek Futa Toron eta Fouta Djalongo hegoaldean estatu berriak sortu zituzten.
1776an Futa Toroko Imamerriaren sorrerak mugimendu erreformista islamiar eta jihad batzuk piztu zituen.[5][2] Jakintsu sufien klan txikiek, torodbe izenekoek, boterea pilatu zuten mendebaldeko Afrika osoko estatuetan.
1780ko hamarkadan, Abdul Kader almami (buruzagi erlijiosoa eta imamerriaren gobernaria) bihurtu zen, baina bere indarrak ez ziren iraultza inguruko estatuetara zabaltzeko gai izan.[6]
Futa Toroko Imamerria, beranduago, El Hadj Omar Tall tukulor konkistatzailearen eta Mahmadu Lamine Drame marabut antikolonialaren jihadentzako inspirazio eta erreklutamendu base nagusi bihurtu zen. Bertokoen erresistentzia gorabehera, 1900. urte inguruan Futa Toro eskualdea Senegal berritik atera ziren Frantziako indar kolonialen kontrolpean egon zen. Independentzia lortu ondoren, eskualdearen erdigunea, Senegal ibaiaren hegoaldeko zatia, Senegal estatu modernoaren zati bihurtu zen, eta iparraldea, berriz, Mauritaniaren zati.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Fouta | region, Senegal. in: Encyclopedia Britannica..
- ↑ a b c (Ingelesez) Appiah, Anthony; Gates, Henry Louis. (2010). Encyclopedia of Africa. Oxford University Press, 496 or. ISBN 978-0-19-533770-9..
- ↑ (Ingelesez) Hashmi, Sohail H.. (2012). Just Wars, Holy Wars, and Jihads: Christian, Jewish, and Muslim Encounters and Exchanges. Oxford University Press, 247–249 or. ISBN 978-0-19-975504-2..
- ↑ a b (Ingelesez) Barry, Boubacar. (1998). Senegambia and the Atlantic Slave Trade. Cambridge University Press, 12–13 or. ISBN 978-0-521-59226-0..
- ↑ (Ingelesez) Levtzion, Nehemia; Pouwels, Randall. (2000). The History of Islam in Africa. Ohio University Press, 77–79 or. ISBN 978-0-8214-4461-0..
- ↑ (Ingelesez) «Futa Toro» Oxford Islamic Studies Online.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










