GOR Diskak
| GOR | |
|---|---|
| Sortze urtea | 1991 |
| Egoera | Aktiboa |
| Banatzailea | Gor Banaketak |
| Generoa(k) | punk ska heavy pop rock dance |
| Jatorrizko herrialdea | |
| Kokapena | Iruñea, Nafarroa |
| Webgune ofiziala | http://www.gordiscos.com/index.php?hizk=eu |
GOR Iruñean (Nafarroan) 1991n sortutako diskoetxea da. Harrezkero, Euskal Herriko zein Espainiako rock independentea bultzatzen saiatu dira, euskaraz zein gaztelaniaz abestuta. Haiekin lan egiten duten musika taldeek rockaren baitan aurki daitezkeen estilo anitzak jorratzen dituzte: punka, ska, heavya, popa, rocka, dance, egungo metala...
Diskoetxe honek Euskal Herriko talde ospetsuenetako batzuekin egin du lan, Berri Txarrak edo Skalariak kasu. Baina, aldi berean, mota guztietako rock talde gazte frankori lagundu die lehendabiziko ataletan. Izan ere, azken urteotan Iruñerrian rock talde andana sortu dira.
Haren jarduera lau ataletan banatzen da:
- Diskoetxea: Gor Diskak
- Management: Gor Kontratazioa
- Banakuntza: Gor Banaketak
- Argitaletxea: Jarauta Musika Edizioak
2023ko maiatzaren 8an, Patxi Goñi diskoetxeko arduradunak iragarri zuen erretiroa hartuko zuela eta, ondorioz, urte horretako udazkenean itxiko zutela konpainia.[1][2]
Musika taldeak
Album batzuk
Hauek dira GOR diskoetxeak argitaratutako album batzuk:[3]
| Taldea | Izenburua | Urtea |
|---|---|---|
| Berri Txarrak | Libre © | 2003 |
| Berri Txarrak | Ikasten | 1999 |
| Berri Txarrak | Eskuak/Ukabilak | 2001 |
| Berri Txarrak | Berri Txarrak (diskoa) | 1997 |
| Exkixu | Exkixu | 1993 |
| Exkixu | Gaua heldu orduko | 1995 |
| Jousilouli | Prest (Jousilouli) | 2000 |
| Ken Zazpi | Gelditu denbora | 2005 |
| Ken Zazpi | Bidean | 2003 |
| La Polla Records | Y ahora qué? | 1983 |
| La Polla Records | Carne para la picadora | 1996 |
| La Polla Records | En turecto | 1998 |
| Lendakaris Muertos | Se habla español | 2006ko maiatzaren 1a |
| Lendakaris Muertos | Lendakaris Muertos | 2005ko otsailaren 1a |
| Lendakaris Muertos | Directo a los güevos | 2009ko abenduaren 1a |
| Lendakaris Muertos | Vine, vi y me vendí | 2008ko otsailaren 25a |
| Manolo Kabezabolo | Ya hera ora | 1995 |
| Skalariak | Skalariak | 1997 |
Erreferentziak
- ↑ Imaz, Andoni. «Gor diskoetxea itxiko dute udazkenean, Patxi Goñik erretiroa hartzean» Berria (kontsulta data: 2023-05-08).
- ↑ https://www.noticiasdenavarra.com/cultura/2023/05/06/discografica-gor-echa-cierre-6772537.html
- ↑ «GOR diskoetxeak plazaratutako albumak» query.wikidata.org (kontsulta data: 2023-09-04).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









