Gabioi
| Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |

Gabioia, ingeniaritzan, kaxa edo saski prismatiko angeluzuzena da, zumez, altzairu herdoilgaitzezko edo karbono gutxiko burdina galbanizatuzko sare metalikoz osatua, harriz edo lurrez betea.
Kaxa hauek muntatzeko eta harriz betetzeko eragiketek ez dutenez inolako trebetasunik behar, askoz denbora gehiago eta langile espezializatuak beharko lituzketen obrak erraz egin daitezke gabioiekin.
Historia
Gabioien lehen agerpena K.a. 3000. urtean izan zen, Peruko erdialdeko kostaldean. Han, Karal zibilizazioaren eraikitzaileek shiken teknika erabiltzen zuten.

Shikak landare-zuntzez egindako poltsak dira, harrizko blokez beteak.
Horiekin tenpluen plataformak betetzen zituzten, poltsak apur bat bananduta ezarriz. Hala, egonkortasuna lortzen zuten egituretan. Lurrikara edo sismo bortitz bat gertatuz gero, eraikinaren oinarrian zegoen shikra-nukleo hori bibrazioarekin mugitzen zen, modu mugatuan, harriak poltsen barruan gordetzen baitziren.
Lurrikararen ondoren shikrak berez egokitzen ziren, egonkortasun-puntu berri bat aurkituz. Shikrek, beraz, funtzio antisimikoa zuten.
Aldi berean, K.a. 700. urtean, Egipton, Nilo ibaiaren ertzean dikeak egiten zituzten egiptoarrek, zuntz naturalen saskiak erabiliz. XVI. mendean, gerra garaian, ingeniariek lurrez betetako zumezko saski batzuk erabiltzen zituzten, asmatzaile italiarrek “gabbioni” edo “kaiola handiak” izendatuak, kokaleku militarrak gotortzeko eta ibaien ertzak indartzeko.
Gaur egun gabioiak, gehienbat, sare elektrosoldatuz egiten dira, zurruntasun eta esfortzuekiko erresistentzia handiagoa baitute, eta forma monolitikoan lan egiten dute betegarriaren dentsitateagatik, altzairu galbanizatuzko hagatxoekin eginak, 3 mm eta 10 mm bitarteko diametroa dutenak.
Iragazkortasuna dela eta, ura kaxa hauetan zehar igaro daiteke, eta hala hormen atzean pilatzen diren presio hidrostatikoen tentsio handiak arintzen dira.
Beste mota bat ere badago, bihurdura hirukoitzeko ehuna eta 2,5 mmko altzairuzko alanbrea, 8 × 10 m motako eskuairak dituena. Horri hiru galvanizazio-geruza ematen zaizkio, 270 g zinkekoak. Ertzak 3,4 mmko alanbrez indartuko dira, eta alanbrea ere aurpegiak lotzeko erabiltzen da.
Egitura hauen berezitasunetako bat ingurunean oso ondo integratzeko ahalmena da, bertako fauna eta landaretza garatzea ahalbidetuz.
Gabioiek itxura desberdinak izan ditzakete, nahiz eta ohikoena kaxa-forma izan. Kutxek luzera hauek izan ditzakete: 1,5 , 2, 3 edo 4 m, 1 m-eko zabalera eta 0,5 edo 1,0 mko altuera.
Gabioiak izango dituen neurriak zehazteko, kontuan hartu behar izango dira obraren beharrak eta eskakizunak.
Abantailak
- Hainbat baldintzetara egokitzeko gaitasun handia dute, erraz eraikitzen baitira urperatutako eremuetan ere.
- Presa iragazle gisa lan egiten dute, uraren fluxu normala eta lokatz eta zaborren erretentzioa ahalbidetuz.
- Gabioi-kaxek egitura bakarra osatzen dutenez, erresistentzia handiagoa dute iraultzarekiko eta irristatzearekiko.
- Tamaina desberdinetako karkaben higadura eraginkortasunez kontrolatzen dute.
- Nahiko kostu txikia dute, harlangaitzezko presekin alderatuta.
- Eraginkortasun eta iraunkortasun handia dute (5 urtetik gorakoa).

Erabilpenak
- Euste-hormak: gabioi-hormak beren bi aldeetako lurzoru-mailen arteko aldeari eusteko diseinatuta daude, eta euste- eta babes-elementu multzo garrantzitsua osatzen dute ibai-ohantzeetan daudenean.
- Lurzoruaren kontserbazioa: higadura hidriko azeleratua oso kaltegarria da lurzoruentzat; izan ere, fenomeno horren ondorioz, lurzoru emankorren azalera handiak galdu egiten dira.
- Arroaren erdialdean eta goialdean askatzen den material solidoak beheko aldean dauden azpiegitura hidraulikoa, elektrikoa, nekazaritzakoa eta komunikazioetakoa ahultzea eragiten du.
- Ibaien kontrola: ibaietan, gabioiak ibilguaren oreka-egoera bizkortzen du. Higadurak, materialak garraiatzea eta ertzak erortzea saihesten du. Horretaz gain, gabioiek uhaldiak kontrolatzen dituzte; horrela, haranak eta herriak uholdeen aurka babesten dituzte.
- Apaingarriak: baliabide berri gisa erabili dira. Adibidez: Puerto Madero, Buenos Aires.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









