2011koGalesko errolda kontuan hartuta, galesez mintzatzeko gai diren biztanleen arabera koloreztatutako mapa: galesez gehien mintzatzen diren hiztunak berde ilunez bistaratutako lurraldeetan bizi dira.
1847an, hiru hezkuntza-ikuskatzailek txostena aurkeztu zuten, hizkuntza gaitzetsiz. Informe horrek Brad y Llyfrau Gleision ("Liburu urdinen saldukeria") herri-izena hartu zuen. Welsh Not ("Galesik ez") kartelak hasi ziren erabiltzen eskoletan, galesaren erabilera zigortzeko.
1981ean, galestarren % 19 baino ez ziren galesdunak.
1982an, S4C telebista (Sianel Pedwar Cymru / Channel Four Wales) sortu zen: harez geroztik, galesezko programazioa eskaintzen du eta % 7 inguruko ikuslegoa du gaur egun.
1993an, Welsh Language Act eta 1998anGovernment of Wales Act dekretuak kaleratu ziren, gales eta ingeles hiztunak berdintasun egoeran bizitzeko.
Hiztegia
Beth? → Zer?
Ble? → Non?
Bore da → Egun on
Croeso → Ongi etorri
Cymru → Gales
Da bo chi (iparraldean), Hwyl (hegoaldean) → Agur, adio
Da iawn, diolch → Oso ondo, eskerrik asko
De → Hegoalde
Dim ysmygu → Ez erre
Diolch → Eskerrik asko
Dwyrain → Mendebalde
Dyma → Hemen
Dynion → Gizonak
Faint? → Zenbat?
Gogledd → Iparralde
Gorllewin → Ekialde
Iwerddon → Irlanda
Lloegr → Ingalaterra
Llydaw → Bretainia
Mae'n ddrwg gyda fi → Sentitzen dut
Merched → Emakumeak
Mynydd → Mendi
Nac ydw → Ez
Nawr → Orain
Nos da → Gabon
Os gwelwch yn dda → Mesedez
Pam? → Zergatik?
Shw mae → Kaixo
Shwd dych chi? → Zer moduz?
Ydw → Bai
Yr Alban → Eskozia
Gramatika
Legezko estatusa eta administrazioa
2021eko uztailean iragarri zen aurrerantzean Galesko gobernuan lan egitea espero zuten pertsonak gai izan behar zirela galesez oinarrizko elkarrizketa sinpleak izateko, "kortesiazko" mailan.[3]
Hezkuntza
Ikasleen % 25-30ek galesa dauka lehen hizkuntza gisa eskolan. Bestela, ume guztiek galesa ikasi behar dute 16 urte bete arte (gehienek bigarren hizkuntza moduan). Galesezko irakasle bereziek "Athrawon Bro" izena hartzen dute.