Share to:

Gamifikazio

Lan talde pare bat gamifikazio teknikekin ikasten.
Pertsona helduak ikasten, gamifikazio teknika batekin.

Gamifikazioa edo ludifikazioa[1] esparru akademiko arautuetan jokoak dituen tresnen, dinamiken eta mekaniken erabileran datza. Gamifikazioa[2], jokoekin zerikusirik ez duten jardueretan jokoen teknikak erabiltzean datza, hartzailearen jarreran aldaketa bat eragiteko.

Honela definitu zuen behin gamifikazioa Juan Ezeizak[3]:

« "Gamifikazioa ingeleseko game (jolas) hitzetik dator. Berez, jokoekin zerikusirik ez duten jardueretan jokoen teknikak erabiltzea esan nahi du. Gamifikazioa, hezkuntzaz gain, beste esparru batzuetan aplikatzen da, hala nola, enpresa-munduan, osasunean edo publizitatean. Hezkuntzan hainbat planteamendu posible dago: adibidez, ikastaro oso bat jolas luze bihur daiteke (pertsonaiak, bete beharreko erronkak, puntuak, dominak, taldeak, lehiaketak...) edo bakarrik jarduera batzuk gamifikatu (une batean gurutzegrama, sudoku edo beste jolas bat erabiliz) edo tarteko bide bat har daiteke (saio bakar bat gamifikatuz, jolasak eta teknika didaktiko klasikoak tartekatuz...)". »


2023ko EAEko Curriculumean gamifikazioa ikaskuntza aktiboa sustatzen duten zenbait metodo, estrategia eta teknika multzoen artean sailkatu da,[4] ebidentzietan oinarritutako ikaskuntza metodo balekotzat hartu da, non ikaslea erdigunetzat hartzen den.

Teknikak

Gamifikazioan, ludifikazioan, erabiltzen diren teknikak ulertzeko hiru kontzeptu klabe izan behar ditugu kontuan: dinamikak, mekanikak eta jokoaren osagaiak.

Mekanikak

Hainbat mekanika existitzen dira, baina ohikoenak honako hauek dira: puntuak, intsigniak, sariak, mailak eta rankinga[5].

Dinamikak

Mekanikan bezala hamaika dinamika desberdin erabili daitezke ludifikazioan, baina ohikoenak honako hauek dira: ordainsaria, estatusa, onarpena, norbanakoaren adierazpena, joko kooperatiboa, txapelketa eta altruismoa.

Jokoaren osagaiak

Jokoaren osagaik arauak, erabilitako materialak, jokoari ematen diogun estetika, asmatzen dugun istorioa, etab. dira.

Erreferentziak

  1. EAEko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila. (2017). Programazio didaktikoak prestatzeko gida. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 38 or..
  2. Txopi. «Gamifikazioa» ikusi-makusi (kontsulta data: 2016-12-10).
  3. Ezeiza, Juan. «Moodle-ren jarduera motibagarriak sortu eta irakasleen lanerako erabilgarria izango den molde birtuala prestatzea dira ikastaro honen helburuak» UEU (kontsulta data: 2018/01/11).
  4. «Metodo eta estrategiak - HKU» HKU (kontsulta data: 2026-07-17).
  5. Sebastian, et al.. (2011). La ludificación es el uso de los elementos del juego en contextos no lúdicos. .

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Hainbat aplikazio informatiko eta webgune sortu dira hezkuntzan gamifikazioa ezartzen laguntzeko. Hona adibide pare bat:

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya