Ganbila.eus
| Jatorria | |
|---|---|
| Sortzailea(k) | Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea eta Susa |
| Sorrera-urtea | 2022 |
| Ezaugarriak | |
| Hizkuntza | euskara |
| Argumentu nagusia | Euskal antzerkigintza |
| Euskaraz | |
| Euskaraz | Bai |
| ganbila.eus | |
Ganbila.eus web-ataria EHAZE antzerki elkarteak eta Susa literatura-argitaletxeak sortu eta sustatutako ekimena da. Euskarazko antzerkiari buruz erreferentziazko materialak biltzea eta publiko osoari eskaintzea da biltegi honen helburua.[1][2]
Euskarazko antzerkiari buruz informazio oso zabala eskaintzen du: estreinaldiak, egileak, konpainiak, teatro-testuak, hemeroteka, ikus-entzunezkoak eta Ganbila bilduma.[1]
Atariaren historia
Ehazek eta Susak 2019an jarri zuten martxan Ganbila izeneko bilduma. Euskarazko antzerki testuak liburu modura argitaratzeko baliatu zuten hori ordutik, eta 23 liburu kaleratu dituzte geroztik. Gainera, Ganbila.eus orrialdea ere abiatu zuten 2022an, eta bi helburu izan ditu proiektuak hasieratik: euskarazko antzerkigintzaren inguruko dokumentazio ahalik eta osoena biltzea, batetik, eta azken hamarkadetan argitaratutako liburuen eta estreinatutako lanen datu-basea osatuz joatea, bestetik.
2024an beste urrats bat egin zuten webgune osoagoa eskainita. Atarian jadanik bazegoen teatro testuei eskainitako atal bat, 167 obraz osatua. Hemeroteka atalak kritikak, kronikak, erreportajeak eta elkarrizketak biltzen zituen, 1.054 artikulu denera. Bazegoen ikus-entzunezkoei eskainitako gune bat ere, 43 antzezlan oso, 87 teaser eta lau antzezlan zati biltzen zituena. Eta Ehazek eta Susak elkarlanean kaleratzen duten Ganbila bildumako liburu guztiak ere ikusgai izan dira Ganbila atalean. Beste hiru atal gehitu zituzten 2024an:[3]
- Antzerkigileen zubitegia. Antzerkigileei buruzko informazioa biltzen du. Alfabetikoki ordenatuta topatuko ditu bisitariak euskal antzerkigileen izenak, eta, haietako bakoitzak taularatutako lanei buruzko datuak ez ezik, antzezlan horiei eskainitako elkarrizketak eta erreportajeak ere kontsultatu ahalko ditu.
- Konpainien zubitegia. Berdin funtzionatzen du, eta, kasu honetan, taldeei buruzko fitxak biltzen ditu.
- Euskarazko estreinaldiak. Euskaraz estreinatutako ehunka antzezlani buruzko informazioa biltzen du webguneak. Azken 30 urteetako estreinaldi ia guztiak daude bertan, baina badira XX. mendeko estreinaldiei buruzko aipamenak ere. Izan ere, denborarekin, gero eta atzerago egitea da asmoa.
Antzezlan guztien fitxa artistikoak erregistratuta daude, gainera, eta azaltzen diren izen guztiek dituzte esteka propioak.
Erreferentziak
- ↑ a b «ganbila.eus» www.ganbila.eus (kontsulta data: 2024-11-18).
- ↑ Perez, Agus. (2022-12-29). «Triste hasi, alaiago amaitu» Berria (kontsulta data: 2024-11-18).
- ↑ Astiz, Iñigo. (2024-04-19). «Ganbila: euskal teatroaren dokumentazio zentro baterako lehen harri digitala» Berria (kontsulta data: 2026-02-09).
Ikus, gainera
- Badok.eus
- armiarma.eus
- Ahotsak.eus datu-basea
- Inguma
Kanpo estekak
- ganbila.eus, webgune ofiziala.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









