Garazi Gorostiaga
Garazi Gorostiaga (Galdakao, Bizkaia, 1986) bizkaitar musikagilea da, musika elektronikoa jorratzen duena[1]. IbilbideaBetidanik ibili izan da ordenagailuarekin eta sintetizadoreekin jolasten eta 2016an jede aurrean kontzertua ematera animatu zen. 2017an atera zuen aurreneko diskoa, Irauten izenekoa. Hurrengo hilabetetan musika elektronikoko hainbat jaialditan hartu zuen parte; ODD (Bartzelona), Nokodek, Dantz, DobleCheck (Donostia), Kubeats (Urretxu), Inmersiones (Gasteiz), The Alhóndiga Experimental Music Programme (Bilbo)...[1] 2019an Irene Ivankovàrekin bost abestitako EPa atera zuen, haietatik lau Garazirenak ziren[2]. 2020ko otsailean Irauten II diskoa atera zuen[3]. Urte hartan kolaborazio bat ere egin zuen Tube Tentaclesekin[4] eta ondoren EP bat atera zuen Interzona eta Driellyarekin batera, bakoitzak abesti bana zuena[5]. Diskografia
Erreferentziak
Kanpo estekak |