Garikoitz Goikoetxea
| Garikoitz Goikoetxea | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Elduain, 1989 (36/37 urte) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria |
| Enplegatzailea(k) | Berria (2008 - 2020) UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (2020 - |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Garikoitz Goikoetxea Etxebarria (Elduain, Gipuzkoa, 1989) euskal idazle, eta kazetaria da. Kazetaritzan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Hizkuntza Plangintzako unibertsitate-espezialista.
Berria-n egin zuen kazetaritzako ibilbide ia osoa 2008tik 2020ra bitarte, batez ere euskararekin lotutako gaietan, eta azterketa sakonak egiten. Guztira 2.300dik gora artikulu argitaratu zituen Berria egunkarian.[1]
2020tik 2023a artean UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko teknikaria izan zen, batik bat, soziolinguistikako ikerketaren arloan. Gaur egun, Tolosako Udaleko Euskara eta Hezkuntza zerbitzuburua da.[2]
Kazetaria
Hemeretzi urte zituela hasi zen Berria egunkarian artikuluak argitaratzen, eta 2020 urtera bitarte guztira 2.300dik gora artikulu argitaratu zituen.[1]Bere artikuluak ez ziren kronika huts izaten, analisia, historia eta perspektiba ere plazaratzen zituzten.
Batez ere Euskal kultururarekin lotuta zeuden gaiak landu zituen (esaterako: Euskal Herriko Unibertsitatea, Bordeleko Unibertsitatea, Udako Euskal Unibertsitatea, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Euskararen Foru Legea, Euskaltzaindiko 2013ko krisia, Rikardo Arregi saria, Gaindegia, Heziberri, Jaiotza-tasa, Koldo Zuazo, Iñaki Beristain, Garbiñe Mendizabal, Lurdes Huizi, Alizia Iribarren, Nerea Azurmendi, Arrate Illaro, Kike Amonarriz, Jon Sarasua, Jon Barberena, Iñaki Alegria, Agur jaunak, Antroponimia...).
Aktualitatezko gaiak ere lantzen zituen (esaterako: 2016ko Nizako atentatua, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra, Carlos Urkijo, bahiketa birtuala...).
Soziolinguistikako ikerketa-lanak
2025ean Esnatu ala hil saiakera liburua argitaratu du, Iñaki Iurrebaso soziolinguistarekin batera. Elkar argitaletxea.[3]
2016an Euskara irabazteko bidean liburua idatzi zuen editoreak Jakin-Berria-Elkar hirukotea izan zela.
BAT soziolinguistika aldizkarian eta Jakin aldizkarian honako azterketa hauek argitaratu ditu:
- Zer gertatzen ari da udalerri euskaldunetan? (BAT, 2022).
- Euskara: ezagutza ez da nahikoa izango (Jakin, 2022).
- Euskara Tolosaldean: kartografia bat (BAT, 2020). 2020anTxillardegi-Hausnartu saria jaso zuen artikulu honek
- Euskarazko hedabideen kontsumoa tolosaldean (BAT, 2017). 2018an Txillardegi-Hausnartu saria jaso zuen artikulu honek
Sariak
- 2020an Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarietako bat irabazi zuen Euskara Tolosaldean: kartografia bat lan soziolinguistikoarekin.[4]
- 2018an Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarietako bat irabazi zuen “Euskarazko hedabideen kontsumoa Tolosaldean” lan soziolinguistikoarekin. Euskarazko denetariko hedabideen eskaintza duen eskualdea izanik, Tolosaldean eskaintza horren eta kontsumoaren arteko harremana aztertu zuen Goikoetxeak.[5]
- 2014an Rikardo Arregi sarietako Kazetari Berria saria eskuratu zuen.
Erreferentziak
- ↑ a b Goikoetxea, Garikoitz. «Garikoitz Goikoetxea» Berria (kontsulta data: 2023-05-08).
- ↑ «Garikoitz Goikoetxea Etxeberria - Jakin.eus» www.jakin.eus (kontsulta data: 2023-05-05).
- ↑ «Esnatu ala hil» Berria 2025-09-06 (kontsulta data: 2025-09-15).
- ↑ «Eneko Gorrik irabazi du Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria Ipar Euskal Herrirako ekosistema komunikatibo euskaltzalearen proposamenarekin» Soziolinguistika Klusterra 2020-11-24 (kontsulta data: 2021-09-29).
- ↑ iametza. (2020-11-24). «Eneko Gorrik irabazi du Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria Ipar Euskal Herrirako ekosistema komunikatibo euskaltzalearen proposamenarekin» Soziolinguistika Klusterra (kontsulta data: 2023-05-05).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Garikoitz Goikoetxeak Berria aldizkarian argitaratutako artikuluak (2.300 baino gehiago).
- «Garikoitz Goikoetxea Etxeberria - Jakin.eus» www.jakin.eus
- Garikoitz Goikoetxea Etxeberria. UEUko jardunalditan hizlari (lau gutxienez)
- Garikoitz Goikoetxea: 'Euskara 2040an: norantz goazen' Aurkezpenaren bideoa. EH2040: demografia, lurraldea, zaintza, hizkuntza (Jakin-UEU-Usurbil jardunaldia, 2022-07-07)
- Garikoitz Goikoetxea: 'Euskara 2040an: norantz goazen' Aurkezpeneko gardenkiak H2040: demografia, lurraldea, zaintza, hizkuntza (Jakin-UEU-Usurbil jardunaldia, 2022-07-07)
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









