Share to:

Garlopa

Garlopa
esku-tresna eta woodworking tool (en) Itzuli
Ezaugarriak
Energia-iturriahuman energy (en) Itzuli

Garlopa, marrusketa, arrabota[1] edo kurbia[2] zura landu eta leuntzeko tresna da, zurgintzan ohikoa. Lanabes honek barneko zuloan zeharka burdinazko edo altzairuzko[3] xafla ahodun bat dauka, zurezko prisma batez osatua, zura marruskatzeko eta leuntzeko erabiltzen dena metal zati hori delarik[4]. Bi eskuekin eustekoa izan ohi da, baina txikia denean, esku bakarrarekin erabiltzeko modukoa, marrusketa terminoa ere erabiltzen da, egiten duen lanari marruskatzea ere esan ohi baitzaio[5].

Garlopa elektrikoak ere badaude 20. mendetik[2].

Erabilera

Arotza garloparekin lanean, tresnatik aterazen zaion soberako zur zatia entrama da.

Garloparen xafla edo hortza doitu egin daiteke, marruskatu behar den material eta ebaketa motarako. Garlopari heltzeko modu egokia orpoa eskuineko eskuarekin eta punta ezkerrarekin hartzea da. Horrela, ezkerreko eskuak gidatu egiten du eta eskuinekoak bultza. Zuraren arbastaketa uniformea izan dadin, piezak zoruarekiko paralelo egon behar du, baita lan egiten duenaren gorputzarekiko paralelo ere, piezarekiko paralelo. Lanabes hau erabiltzen denean sortzen den arazoetako bat tresna oszilatzea da. Hori gerta ez dadin, presio handiagoa egin behar da lana hasi aurreko aldean eta, ondoren, atzeko aldean[6].

Garlopa batek zuraren gaineko pasaldi bakoitzean marruskatzen duenari entrama esaten zaio. Hedaduraz, entrama onekoa esaten zaio euskaraz apetitu ona duen pertsonari, takada batean asko jaten baitu[3].

Erreferentziak

  1. «OEH - Bilaketa - Arrabota» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2022-12-13).
  2. a b «Zurgintza Hiztegia - Garlopa» zurgintza.jakinbai.eus (kontsulta data: 2022-12-13).
  3. a b «Entrama -» Zarauzkohitza.eus (kontsulta data: 2022-12-13).
  4. «ZT Hiztegi Berria - Garlopa» zthiztegia.elhuyar.eus (kontsulta data: 2022-12-13).
  5. «Labayru Hiztegia - Marrusketa» Labayru Hiztegia (kontsulta data: 2022-12-13).
  6. Zurezko eskuzko eskuilaren erabilerak | Consumer. 2007-11-07 (kontsulta data: 2022-12-13).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya