Share to:

Gaspar Montes

Gaspar Montes
Bizitza
JaiotzaIrun1901eko otsailaren 27a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1998ko azaroaren 24a (97 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Tabakalera: 57012

Gaspar Montes Iturriotz (Irun, Gipuzkoa, 1901eko otsailaren 27a - 1998ko azaroaren 24a[1]) margolaria izan zen.

Bizitza

Etxeandia eskultorearekin eta J. Salís Camino pintorearekin hasi zituen ikasketak. Salís Camino eta N. Camiok pentsio bat lortu zioten, eta Madrila joan zen pintura ikastera. Han, J. M. López Mezquita eta F. Alvarez de Sotomayorrekin aritu zen ikasten eta lanean. 1924an Gipuzkoako Aldundiak antolatutako Artista Berrien Erakusketan sari bat lortu zuen, sariaren diruarekin Parisa joan zen, eta Colarossi akademian aritu zen ikasten. 1926an Madrilgo Ateneoko Erakusketa-aretoan erakutsi zituen zenbait lan, Bernardino Bienabe Artia gipuzkoar pintorearekin batera.

Handik urtebetera Baionako Euskal Museoan egin zuen erakusketa bat Bienabe Artia eta Jesus Olasagastirekin. Arte Ederretako Erakusketa Nazionalera Roncesvalles eta Paisaje en Irún lanak bidali zituen 1927an, eta El embarcadero eta Fuente de Narciso 1930ean. 1938an Irungo Udal Akademian marrazki-eskolak ematen hasi zen.

1970ean Siete Maestros Españoles del Dibujo erakusketan parte hartu zuen Vázquez Díaz, Casas, Martínez Ortiz, Arteta Colmeiro, eta abarrekin batera. Handik urtebetera Guipúzcoa vista por sus pintores erakusketa ibiltarian Montes Iturriotzen hainbat lan egon ziren ikusgai. Erakusketak egin zituen Madrilen, Donostian, Bilbon, Pauen, Baionan, etab., eta sari ugari irabazi zituen, besteak beste, Pintoreen Lehiaketako lehen saria, Gipuzkoako Aldundiak antolatua (1928); Donostiako Eguberriko Lehiaketako lehen saria (1951); Donostiako Udaleko bigarren saria; Donostiako Eguberriko Lehiaketako Darío Regoyos saria. Gipuzkoa, Valentzia eta Asturiasko hainbat elizatako horma-irudiak egin zituen. Nafarroako eta Aragoiko hotel batzuk apaindu zituen, eta beirateak ere egin zituen. Hainbat museotan zituen bere lanak erakusgai, esate baterako, Donostiako San Telmon, Bilboko Udal museoan, Mar del Platan (Argentina), Gipuzkoako Aldundian.

Beti landu zituen izadiak eta paisaiak, nahiz eta bere karrera luzean aldaketa nabarmenak izan estiloari eta gaien trataerari dagokionez. Bere lanetako koloreak sutsuak dira, baina argiak; xehetasunak harmoniaz biltzen zituen; pintzelkada bizkorra eta soila zuen. Haren lan nagusiak: Roncesvalles, El embarcadero, Paisaje de Irún, Fuente de Narciso, Camino de Behobia, Bidasoa, Otoño, Fuenterrabía, Aoiz eta Nieve en Irún.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya