Gaztesarea

Gaztesarea Euskal Herrian sorturiko gazte webgune bat izan zen, gazte mugimendu eta errelitate ezberdinentzat bilgune izan nahi zuena. Bertan hainbat sekzio agertzen ziren:
- Info: Bertan berriak agertzen ziren, gazte mugimendu eta norbanakoek bidalitakoak. Bere barruan Ostiralekoa eta Irauli Uhinak azpiatalak bereizten ziren. Ostiralekoak erreportajeak egiten zituen astean behin eta Irauli Uhinak asteroko irratsaioa zen, portalaren beraren inguruko gaiak jorratzen zituenak.
- Arbela: Ikasle mugimenduaren zerbitzura zegienatal hau. Arbela Gorria, Herri Eskolak... eskaintzen zitueneta egindako proiektuen artean Bailen 31 gazte nobela zegoen.
- Gozategi: Sexualitateari heltzen zitzaion atal honetan. Mugimendu handiko gunea zen, bereziki "Izarapeko Aholkuak" atalagatik. Bertan sexualitatearen inguruko dudak argitzen saiatzen ziren gazteak euren artean.
- Kalaportu: atal honetan kultura jorratzen zen. Bereziki bertsolaritza eta literatura ziren gehien landutako gaiak.
- Musikale: musikari gazteei elkarrizketak eta abestiak jaisteko aukera zegoen bertan.
Azkenik ere eztabaidarako guneak zeuden, HIka-Mika izanaren azpian.
Itxiera
2009ko uztailaren 29an Guardia Zibila Martin Ugalde Kultur Parkean dagoen Gaztesarearen egoitzara sartu zen, eta operazio hark ondorio latzak ekarri zituen: hiru atxilotu eta beste bederatzi auzipetu irailean. Egoera horrek asko zaildu zuen Gaztesarea egiten jarraitu ahal izatea eta 2010eko urtarrilaren 13an wegunea ixtea erabaki zuten.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









