Gedar
| Gedar | |
|---|---|
| Mota | aldizkaria |
| Fitxa teknikoa | |
| Hizkuntza | euskara |
| Formatua | digitala |
| Historia | |
| Ideologia | komunismoa |
| Sortzailea | Euskal Herriko Mugimendu Sozialista |
| https://gedar.eus/ | |
Gedar euskara hutsean argitaratzen den kazeta da, Euskal Herriko Mugimendu Sozialistak sortua. Hedapen politikorako erabiltzen den kazeta da Gedar; zehazki, langile klase iraultzailearen ikuspuntua zabaltzen du, eta langile klasearentzat tresna politikoa izateko helburuarekin sortua. Edizio digitalean argitaratzen du informazio guztia. Hala ere, Arteka paperezko hilabetekaria argitaratzen da harpidedunentzat.
Ez du informatzeko borondate soila; langile klasearen emantzipazioa xede duen politikaren artikulazioan mugarri izan nahi du, sortzaileen arabera. Hortaz, asmo estrategiko bati erantzuten dio Gedar Langile Kazetak. Aktualitatea lantzeaz gain, ez da azken orduko gertakarietan bakarrik murgiltzen, ezta edukiaren esklusibotasunarenean ere; hau da, hilabeteak atzera gertatutakoek ere langile klasearen aktualitatearekin duten konexioa azaleratzea du helburu. Horrez gain, egiturazko indarkeria, langile mugimendua, "ofentsiba kapitalista" eta prozesu/mugimendu sozialista ditu hizpide[1].
Historia
Bere ibilbidea 2019ko urtarrilean hasi zen. Urte horretan, Euskal Herrian zehar, mugimendu sozialista handitzen hasi zen gazteen artean. Langile klasea zapaltzen zuten problematika desberdinetan zentratzen ziren taldeak sortzen hasi ziren, besteak beste; GKS (Gazte Koordinadora Sozialista)[2][3], Itaia (Emakumeen Antolakunde Sozialista)[4], Erraki (Gune Autogestionatuen Babes Sarea)[5], Ikas (Ikasle Autodefentsa Sarea)[6] eta Kontseilu Sozialistak[7]. IA (Ikasle Abertzaleak) erakunde aspaldi sortuak ere mugimendu honekin bat egin du.
Edukiak
Gedarrek atal hauetan egituratzen du informazioa:
- Aktualitatea: Langile klasearen antolakuntza espresio ezberdinen inguruko eta hauen aurkako erasoen inguruko albisteak dira. Horrez gain, erreportajeak, elkarrizketak, kronikak eta prentsa oharrak argitaratzen dira, beti ere, lehen adierazitako egiturazko indarkeria, langile mugimendua, ofentsiba kapitalista eta prozesu/mugimendu sozialista hizpide izanik.[8]
- Ikuspuntua: Langile klaseko kide desberdinek egiten dituzten analisi politikoak. Kide aipagarrienak; Garazi Navarro, Martin Ziarrusta, Paul Beitia eta Saioa Galarraga dira.[9]
- Langile Zientzia: Ikerketa teorikoa eskatzen duten auzi politikoen inguruko lanak dira. Ikusgai dauden gaiak: Kapitala, Lanaren banaketa, Teknologia, Makinaria, Alderdi komunista, Morala, Parlamentarismoa, Demokrazia burgesa, Kontzientzia, Taktika, Klase ertaina, Krisi kapitalista, Proletarizazioa, Langile kontrola eta Langile boterea, besteak beste. Gai hauek guztiak saio desberdinetan banatuta daude.[10]
- Editoriala: Astean behin editorial bat argitaratzen da.[11]
- Koiuntura politikoa: 9 kidek aktualitatean edota, garrantzi handiko gaiei buruz idazten dute. Nadia Perez, Aitor Martinez, Beñat Aldalur, Dani Askunze, Imanol Kañamares, Kolitza, Manex Gurrutxaga, Markel Samaniego eta Sabin Aranburuk.[12]
- Agenda: Mugimendu Sozialistako agenda kontuan hartuz, goian aipatutako talde desberdinen hitzaldien, topaketen, mobilizazioen eta ekimenen berri argitaratzen da. Ekimen horien kokapena, lekua, ordua eta deskribapena azaltzen dira.[13]
Harpidedunentzat, 2019ko azaroan, Arteka hilabetekaria atera zuten paperean. Bertan, hilabete horretako editoriala, erreportajea, koiuntura, ikuspuntua, eta argazki galeria... argitaratzen dituzte.
Gedar Telebista
Webguneaz gain, Youtube plataformaren bidez, 2021eko urrian, Gedar Telebista sortu zen. Honetan, bi programa desberdin atera zuten; Burdin Hesia eta Oh gu hemen!.
Burdin Hesia
Eguneroko koiunturaren analisia modu kritikoan egiten da, iritzi-ikuskera kapitalistei aurre egiteko nahia helburu dutela. Gaurkotasuneko gaiak tertulia baten bidez lantzen dira. Aurkezle batek gidatuta, tertuliakideek gertakari eta auzi zehatzen inguruan hitz egiten dute, mahai baten bueltan. Saioz saio, txandaka aritzen dira hainbat tertuliakide. Horrez gain, zenbait albiste esanguratsuren errepasoak ere irekitzen ditu saio bakoitzak; horrela, gertakari zehatz horiek egiten diote bide, hain zuzen, atal bakoitzeko gai nagusiari. Hamabost egunero Burdin Hesiko atal berri bat argitaratzen da, zehazki igandeetan, 20:30etan.[14][15]
Oh gu hemen!
Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak ekoizten duen saio sorta da. Bertan emakume langileen aurkako zapalkuntza ezaugarritzen duten hainbat auziren inguruan aritzen dira. Programa honetan ere, aurkezle batek gidatzen ditu mahai inguruan eserita dauden pare bat tertuliakide.[16][17]
Ildo editoriala
Gedar Euskal Herriko Mugimendu Sozialistatik sortua da. Beraz, ildo ideologiari dagokionez, sozialismoa du helburu. Ez dio errealitateari itxurazko inpartzialtasun eta neutraltasun batetik heltzen. Ez du objektibotasunaren izenean egia aldarrikatzen. Kontrara, klase zapalduaren egia aldarrikatzen du[18].
Negozio eredua
Guztiz doakoa da Gedar-en edizio digitalaren informazio guztia eskuratzea eta kontsumitzea. Hala eta guztiz ere, harpidetzeko hiru aukera desberdin ematen ditu (2022):
- Harpidetza berezia / 120€ (hasieran 36€ eta 7€ hilean)
Urtekaria, 11 aldizkari (Arteka hilabetekaria), Kamiseta edo poloa, Telazko poltsa, Botila eta Egutegia.
- Harpidetza / 72€ (6€ hilean)
Urtekaria, 11 aldizkari (Arteka hilabetekaria), Kamiseta edo telazko poltsa.
- Harpidetza / 60€ (5€ hilean)
11 aldizkari (Arteka hilabetekaria), Kamiseta edo telazko poltsa.
Erreferentziak
- ↑ «Langileen bozgorailu den tresna politikoa» Busturialdeko Hitza 2019-03-22 (kontsulta data: 2022-07-11).
- ↑ Gedar. «Gazte Koordinadora Sozialista sortu dute, gazte problematikari klase perspektibatik erantzuteko» Gedar: Langile kazeta (kontsulta data: 2022-07-11).
- ↑ kolaborazioak. (2019-02-18). «Gazte problematikari klase perspektibatik erantzuteko: Gazte Koordinadora Sozialista» Borroka Garaia da! (kontsulta data: 2022-07-11).
- ↑ Lozano, Maite Asensio. ««Ezinbestekoa da andre langileak subjektu politiko bilakatzea»» Berria (kontsulta data: 2022-07-11).
- ↑ «Erraki sortu dute, gune autogestionatuen babes sarea» Argia (kontsulta data: 2022-07-11).
- ↑ «"Ikas baldintzei aurre egiteko eta ikasleok pairatzen dugun infantilizazioarekin amaitzeko sortu da IKAS” - Azpeitia» uztarria.eus (kontsulta data: 2022-07-11).
- ↑ «Kontseilu Sozialistak aurkeztu dituzte Euskal Herriko hainbat eskualdetan azken bi asteetan» Argia (kontsulta data: 2022-07-11).
- ↑ Gedar. «AKTUALITATEA» Gedar: Langile kazeta (kontsulta data: 2022-04-29).
- ↑ Gedar. «IKUSPUNTUA» Gedar: Langile kazeta (kontsulta data: 2022-04-29).
- ↑ Gedar. «[LANGILE ZIENTZIA»] Gedar: Langile kazeta (kontsulta data: 2022-04-29).
- ↑ Gedar. «EDITORIALA» Gedar: Langile kazeta (kontsulta data: 2022-04-29).
- ↑ Gedar. «[KOIUNTURA POLITIKOA»] Gedar: Langile kazeta (kontsulta data: 2022-04-29).
- ↑ Gedar. «[GEDAR AGENDA»] Gedar: Langile kazeta (kontsulta data: 2022-04-29).
- ↑ «Burdin Hesia saioa, gaurkotasunaren analisi kritikoa egiteko» Argia (kontsulta data: 2022-07-11).
- ↑ Burdin Hesia. (kontsulta data: 2022-04-29).
- ↑ «'Oh gu hemen!' saioaren proiekzioa, kontzertua eta afaria, bihar - Hernani» Kronika.eus (kontsulta data: 2022-07-11).
- ↑ OH GU HEMEN! 02 | Emakumeonganako sexualizazioa. (kontsulta data: 2022-04-29).
- ↑ Gedar. «[EDITORIALA: "Zergatik langile kazeta?"»] Gedar: Langile kazeta (kontsulta data: 2022-07-11).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










