Gendule II.a Bigorrakoa
Gendule II.a Bigorrakoa (? - † 1129) Bigorrako kondea izan zen.[1] BiografiaAita Gendule V.a Bearnokoa eta Gaston IV.a Biarnokoa anaiordea zituen. 1095ean Lehen Gurutzadan hartu zuen parte anaia eta Raimundo IV.a Tolosakoarekin. Kroniketan ez da apenas aipatzen baina litekeena da 1099an Jerusalem hartzeko laguntzea. Palestinatik 1101ean itzuli zenean "Gurutzatua" ezizena lortu zuen. 1113 eta 1114 artean, Bernardo III.a Bigorrakoa eta honen alaba Beatrix hil zirenez, Bigorrako konde bilakatu zen. Iruñeko eta Aragoiko erregea zen Alfontso I.arekin lotura estua izan zuen. 1118an biek Zaragoza setiatu eta konkistatu zuten eta hurrengo urteetan Tutera, Alhama ibaiaren ibarra eta Tarazonaren konkistan. Erregeak Tarazonaren erdia eman zion feudo moduan. 1122an Akitaniako dukerriarekin zuen lotura hautsi eta Alfontso Borrokalariaren basailu bilakatu zen.[2] Erreferentziak
Kanpo estekak
|