Share to:

General Atomics MQ-1 Predator

General Atomics MQ-1 Predator
medium-altitude long-endurance unmanned aircraft (en) Itzuli eta dronea
Fabrikazioa
FabrikatzaileaGeneral Atomics Aeronautical Systems (en) Itzuli eta General Atomics (en) Itzuli
GaratzaileaGeneral Atomics (en) Itzuli
Ekoizpen osoa360
Historia
Lehen hegaldia1994ko uztailaren 3a
Zerbitzuaren hasiera1995
KudeatzaileaAmeriketako Estatu Batuetako Aire Armada, Air National Guard (en) Itzuli, Air Force Reserve Command (en) Itzuli, CIA, Royal Moroccan Air Force (en) Itzuli, United Arab Emirates Air Force (en) Itzuli, Turkish Air Force (en) Itzuli eta Italiako Aireko Armada
Ezaugarriak
Dimentsioak2,1 (altuera) × 8,22 (luzera) m

General Atomics MQ-1 Predator (euskaraz: «harrapari»), hasiera batean RQ-1 Predator deitua, tripulatu gabeko aireontzia (UAV) da, Estatu Batuetako Aireko Armadak altitude ertain eta autonomia handiko (MALE, ingelesezko siglengatik) gisa sailkatua. Batez ere, errekonozimendu-misioetan balio du, baina, gainera, erasorako gaitasuna du, AGM-114 Hellfire misil bi gehitzeko aukerarekin (horrela, UCAV bilakaturik). 1995etik, Bosnia,[1] Serbia, Afganistan,[2] Yemen[3] eta Irakeko gatazketan erabili dituzte.

MQ-1 Predator arma-sistema osoa da, eta erabateko operatibitatean aireko 4 ibilgailu, lur-kontrol sistema, satelite bidezko konexioa eta 55 pertsonako eskifaia ditu.

Garapena

MQ-1 Predator tripulatu gabeko aireontzi (UAV) bat da, 1990eko hamarkadan AEBetako Aire Armadak garatua eta altitude ertaineko eta autonomia handiko (MALE, medium-altitude, long-endurance) UAV gisa kalifikatua.

1994ko urtarrilean, General Atomics Aeronautical Systems enpresari bi urte eta erdiz UAV motako sistema bat garatzeko eskatu zioten. 1995eko udaberrian, Predator bataiatuak lehen hegaldi-proba arrakastatsuak egin zituen, eta uda hartan Balkanetan erabiltzea erabaki zuten. Bitxia bada ere, UAV hau ez zen halakotzat hartzen, baizik eta erabat garatzen ari zen sistematzat, nahiz eta gatazka armatuetan erabiltzen ari zuten. ACTDren (Advanced Concept Technology Demonstration) barruan sailkatuta zegoen.

Lehen modelo horiek 3,2 milioi estatubatuar dolarreko kostua zuten.

2002an, AEBetako Aire Armadak 60 aparatu erosi zituen Afganistanen erabiltzeko. 20 inguru ekintzan galduak izan ziren, nahiz eta (AEBko iturrien arabera) soldadu etsaiek gutxi batzuk bakarrik bota zituzten, gainerako UAVak baldintza atmosferiko txarrengatik galdu ziren, bereziki hotzagatik (elurra, izotza, txingorra, haizeteak...).

Predator, hasiera batean, zaintza-sistema izatetik, lur-erasoko UAV izatera igaro zen. Hellfire misilak eta borroka-sistemak jarri zizkioten, baina zaurgarritasuna handia da oraindik.

Bertsio eta garapen berriekin, eraso- eta defentsa-ahalmena hobetu da, baita abiadura ere, turbohelize motako motor bat instalatuz.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Pike, John; Aftergood, Steven. (2002-11-6). RQ-1 Predator MAE UAV. .
  2. (Ingelesez) RQ-1 Predator MAE UAV. 2002-11-6.
  3. Austin Bay. (2009-12-19). «Predator war» Whasingtontimes.com.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya