Genichi Taguchi
| Genichi Taguchi | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | 十日町市, 1924ko urtarrilaren 1a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Japonia, 2012ko ekainaren 2a (88 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Q11537362 Kyushu University (en) |
| Hezkuntza-maila | Zientzietako doktorea |
| Tesi zuzendaria | Toshio Kitagawa (en) |
| Hizkuntzak | japoniera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ingeniaria eta estatistikaria |
| Enplegatzailea(k) | Aoyama Gakuin University (en) |
| Jasotako sariak | |
| Influentziak | Motosaburo Masuyama |
Genichi Taguchi (田口玄一 Taguchi Gen'ichi) (Takamachi, Niigata, Japonia, 1924ko urtarrilaren 1 – 2012ko ekainaren 2a) ingeniari eta estatistikari bat izan zen, kalitatearen kudeaketan egindako ekarpenengatik ezaguna. Aldi berean, Taguchi metodoak, besteak beste saiakuntza-diseinua barnehartzen duen metodo estatistikoen bilduma bat, garatu izana zor zaio.
Bizitza
Kimono-industria zabala zuen Takamachi hirian jaioa, ehun-ingeniaritza ikasi zuen bere familiaren kimono-lantegian lan egin asmoz, 1942 urtea aldera estatistikarekiko interesa piztu eta Motosaburo Masuyama estatistikariaren gidaritzapean metodo estatistikoak ikasi zituen. 1948-1950 urteetan Japoniako Estatistika Matematikorako Institutuan lan egin zuen eta bertan penizilinaren ekoizpenaren inguruko ikerketak egiteagatik irabazi zuen ospea. Ondoren, enpresa probatuetan aritu zen lanean, Taguchi metodoak deritzenak garatuz. Egindako lanarengatik Deming saria irabazi eta 1965 Aoyama Gakuin Unibertsitatean irakasle lanetan hasi zen eta bertan iraun zuen 17 urtez. 1980ko hamarkadarako bere izena ezaguna zen Estatu Batuetan eta bertara joan zen bere metodoen berri ematera. Bere bizitzan zehar egindako lanarengatik, kalitatearen inguruko sari asko jaso zituen.[1]
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Genichi Taguchi, American Society for Quality. 2010-01-23.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










