Georges Mathieu
| Georges Mathieu | |
|---|---|
(1961) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Georges Victor Adolphe Mathieu |
| Jaiotza | Boulogne-sur-Mer, 1921eko urtarrilaren 27a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Boulogne-Billancourt, 2012ko ekainaren 10a (91 urte) |
| Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria, posta zigilu diseinatzailea, domina-egilea, marrazkilaria, artearen teorikoa, zeramikaria, eskultorea, ilustratzailea, akuarelista, diseinatzailea eta artista |
Parte-hartzailea
| |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
| Mugimendua | Espresionismo abstraktua Abstrakzio lirikoa |
| Genero artistikoa | Tatxismoa |
| georges-mathieu.fr | |
Georges Mathieu (Boulogne-sur-Mer, 1921eko urtarrilaren 27a – Boulogne-Billancourt, 2012ko ekainaren 10a) frantses margolaria izan zen. Lehenengo olio-margoa 1942an egin zuen, eta 1944an hasi zen margolan abstraktuak egiten. 1947an L'Imaginaire, abstrakzio geometrikoaren kontra zeuden artista abstraktuen obrak biltzen zituen erakusketa antolatu zuen; Mathieu abstrakzio lirikoaren aitzindaria izan da, eta estasi-egoeran bat-batean margoturiko zeinu kosmikoen adierazpentzat definitu zuen abstrakzio hori. 1951. urte inguruan gestalt teoriarekin zaletzen hasi zen, eta zeinuaren pintura gauzatu zuen, esanahiaren aurretik zeinua jarriaz. Horrela, Arte Informalaren aitatzat hartua izan da. Lehen Mundu Gerra amaierako lanetan ikus daitekeenez, estilo kaligrafikoa erabili zuen, lerro zipriztinduekin, keinu oldarkorrei jarraituz eginiko marrazkiekin (Painting, 1953). Bestalde, ikuskizun eta performanceekiko zaletasun handia zuen, eta horrela, 1952. urtean jendaurreko margolaritza-saioa egin zuen Studio Paul Facchettin. 1953an United States Lines Paris Review aldizkaria eman zuen argitara, eta haren zuzendari izan zen hamar urtez. 1960ko hamarraldiaren hasieran eskultura monumentalak paratu zituen, eta artistak gizarte bizitzako eguneroko afera guztietan esku hartzeko duen beharraz jabetzen hasi zen; 1971n artistak gizartean duen zereginaren inguruko hitzaldi ospetsu bat eman zuen Nazio Batuen Zirkuluan, Bruselan.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









