Georgette Leblanc
| Georgette Leblanc | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Marie Blanche Georgette Leblanc |
| Jaiotza | Rouen, 1869ko otsailaren 8a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Tancarville Lighthouse (en) |
| Lehen hizkuntza | frantsesa |
| Heriotza | Le Cannet, 1941eko urriaren 26a (72 urte) |
| Hobiratze lekua | Notre Dame des Anges Cemetery (en) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
| Familia | |
| Bikotekidea(k) | ikusi
|
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | opera abeslaria, idazlea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta aktorea |
| Genero artistikoa | musika klasikoa |
| Ahots mota | sopranoa |
| Musika instrumentua | ahotsa |
Marie Blanche Georgette Leblanc (Ruan, Frantzia, 1869ko otsailaren 8a[oh 1][oh 2] – Le Cannet, 1941eko urriaren 26a) idazlea, opera abeslaria eta aktorea izan zen, L'inhumaine (1924) eta Macbeth (1915) lanengatik ezaguna.[1][2][3]
Georgettek beti izan nahi izan zuen letretako emakumea. Colette idazlearen garaikidea, eta harekin adiskidetu zen. Bere bizitzako azken hamarkadetan baino ez zion ekin idazketari eta arrakasta komertzial handiko bi autobiografia, haurrentzako zenbait liburu eta bidaia-egunkariak kaleratu zituen. Georgette Leblanc Maurice Maeterlincken lagun sentimentala izan zen ia hogeita hiru urtez. Batzuetan Georgette Leblanc izen bereko abeslari gazteagoarekin nahastua izan da, Alfred Bastien margolariaren emaztearekin, Monetaren Errege Antzokian debuta egin zuena eta Monna Vanna lanean arrakasta izan zuena.
Bizitza
Familia
Georgette Leblanc Normandian jaio zen, Gustave Flaubert frantziar idazlea miresten zuten familia burges batean. Maurice Leblanc idazlearen arreba gaztea zen, Arsène Lupinen sortzailea eta Marcelle Jouvenelen (sortzez Marcelle Prat) amaren aldeko izeba.


Lan ibilbidea
Georgette Leblanc-ek 1893ko azaroaren 23an debutatu zuen opera-comiqueko abeslari gisa, Louis Gallet-en L'Attaque du moulin lanean, Émile Zolarena, Alfred Bruneauren musikarekin.
Gero, Georgette Leblanc Maurice Maeterlinck antzerkigilearekin bizitzera joan zen. Uda Nizan, Les Abeillesen, igarotzen zuten, eta gainerako denbora Fontenelleko Saint-Wandrille abadian, bikoteak zaharberritutako etxean. Georgette izan zen Maeterlinckek Claude Debussyrekin izan zuen borrokaren arrazoia, azken horrek Mary Garden opera abeslaria nahiago izan baitzuen Maeterlincken Pelléas et Mélisande (1902) obratik ateratako operaren sorreran Mélisanderen papera interpretatu zezan. Maeterlinckekin batera bere bizitzaz hitz egin zuen xeheki, 1931n kaleratutako Souvenirs lanean. 1918an idazlearekin hautsi ostean, 1920ko hamarkadan antzerki-aktore jarraitu zuen, baina abeslae kontuak utzi egin zituen. Hainbat maitasun-harreman izan zituen pertsonaia nabarmenekin, eta Parisko zirkulu artistikoetan ibili zen. Jean Cocteau eta Marcel L'Herbierren lagun egin zen. Georgette Leblanc-ek geroago Tancarvilleko itsasargia erosi zuen, non bere bikote berriarekin, Margaret Caroline Anderson (1886-1973) idazle eta editorearekin, udak pasatzen zituen. Biak George Gurdjieff guruak 1935ean sortu eta zuzendutako "La Cordée" (Soka) talde safikoaren parte izan ziren.
Ameriketako Estatu Batuetara egin zuen bidaia batean, Helen Keller ezagutu zuen, eta Europan bere istorio harrigarria partekatu zuen, 1912 eta 1914 urteen artean bere ingelesezko bi lanak kaleratu baitzituen: The Girl Who Found the Blue Bird: A Visitto Helen Keller eta Man's Miracle, the Story of Helen Keller and her European Sisters.
Zineman, Georgette Leblanc-ek Marcel L'Herbier-en l'Inhumaine-ko heroiaren papera egin zuen. Zinemari buruzko Ses Propos (1919) saiakera sasoiko idazlan onenen artean dago.
1931n, Georgette Leblancek Souvenirs (1895-1918) kaleratu zuen, Maeterlinckekin izandako bizitza kontatuz. Bere autobiografia, haurrentzako hainbat liburu eta bidaietako egunkariak ere idatzi zituen.
Heriotza
Minbiziak jota 1941ean, Notre-Dame-des Anges hilerrian lurperatu zuten Margaret Caroline Andersonekin batera.
Lanak
- Un pèlerinage au pays de Madame Bovary, París: E. Sansot, 1913;[4]
- Nos chiens: Louis (le débonnaire), Adhémar (l’incompris), Jules (l’écornifleur), Golaud (le sur-chien), París : E. Fasquelle, 1919
- Étude sur le Cinéma, [S. l.], 1919
- Mes Conversations avec Eleonora Duse. Choses vues, [S. l.], 1926
- Souvenirs: 1895-1918, Bernard Grasseten hitzaurrea, París: B. Grasset, 1931.
- La Machine à courage, souvenirs Jean Cocteaurenhitzaurrea, París: Janin, 1947.
Oharrak
Erreferentziak
- ↑ www.imdb.com (kontsulta data: 2026-06-25).
- ↑ (Frantsesez) Rizoud, Christophe. (2023-10-02). «Georgette Leblanc (1869-1941) ou la magnifique monstruosité» Forum Opéra (kontsulta data: 2026-06-25).
- ↑ «About: Georgette Leblanc» es.dbpedia.org (kontsulta data: 2026-06-25).
- ↑ Calinon, Monique. (2020-12-03). «Georgette Leblanc à la rencontre d'Emma Bovary» Libération.fr.
Ikus, gainera
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









