Gerald Strickland
Gerald Paul Joseph Cajetan Carmel Antony Martin Strickland, VI. Catenako kondea eta I. Strickland baroia (Valleta, 1861eko maiatzaren 24a – Attard, 1940ko abuztuaren 22a) anglo-maltar politikaria izan zen. Maltako lehen ministroa izan zen 1927tik 1932ra. Britainiar Haizebeko Uharteetako gobernadorea, Tasmaniako gobernadorea (1904-1909), Mendebaldeko Australiako gobernadorea (1909-1913), eta Hegoaldeko Gales Berriko gobernadorea (1913-1917) ere izan zen.
Familia noblekoa, Ingalaterran ikasi zuen eta abokatu eta Maltako Errege Miliziako ofiziala izan zen.
Gazte politikan sartu zen eta 1887an Londresera lagundu zion Fortunato Mizzi Alderdi Nazionalistaren sortzaileari, Maltarako batzar eskema batekin. Urte horretan onartu zen dokumentu horretan oinarritutako Maltako konstituzioa.
Atzerriko administrazio kolonial britainiarreko postuak bete ondoren, Maltara itzuli zen 1917an. 1921ean Anglo Maltar Alderdia sortu zuen, ondoren Konstituzioaren Alderdi bihurtu zena. 1921 eta 1927 artean oposizioaren buru izan zen eta 1924an Erresuma Batuko Komunen Ganberako kide aukeratu zuten. 1928an ganbera hau utzi zuen lord izendatua izan zenean.
Maltako lehen ministroa izan zen 1927tik 1932ra. Elizaren agintariekin liskarrak izan zituen eta hauek Konstituzioaren Alderdiari botoa ematen ziotenei eskomikua egiteko mehatxua egin zieten. Horrek britainiarrek konstituzioa bertan behera uztea ekarri zuen.
1932tik 1933ra berriz zuzendu zuen oposizioa.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









