Gerdau
| Gerdau | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | negozioa, enpresa eta kapital irekiko enpresa |
| Jarduera sektorea | Burdingintza eta metalaren industria |
| Herrialdea | Brasil |
| Jarduera | |
| Enplegatuak | 47.000 |
| Agintea | |
| Zuzendari exekutiboa | André Johannpeter (en) |
| Egoitza nagusi | |
| Legezko forma | Baltzu anonimo |
| Jabea | Metalúrgica Gerdau (en) |
| Balore-burtsa | New Yorkeko burtsa eta São Paulo Stock Exchange (en) |
| Historia | |
| Sorrera | 1901 |
| Sortzailea | João Gerdau (en) |
| webgune ofiziala | |
Gerdau S.A. brasildar enpresa siderurgikoa da, São Paulon egoitza nagusia duena. Industria-eragiketak 14 herrialdetan — Latinoamerikan, Ipar Amerikan eta Europan — burutzen ditu. Latinoamerikako birziklatzailerik handiena da, eta milioika tona txatarra altzairu bihurtzen ditu urtero. 140 mila akziodun ingururekin, Gerdau São Pauloko, New Yorkeko eta Madrilgo burtsetan zerrendatuta dago.
2023an 12,7 milioi tonako altzairu ekoizpena izan zuen.[1]
Historia
João Gerdauk sortu zuen enpresa. Johannes Gerdau eta Anna Focken Hannoverko Erresumako nekazarien semea. João Brasilgo Inperioaren hegoaldera emigratu zuen 1869an, bizi-baldintza hobeen eta ekintzailetza berrien bila, Rio Grandeko portura, artean gaztea zela, ailegatuz. Santo Ângelo kolonian kokatu zen, gaur egun Agudori dagokion lurraldean, Rio Grande do Sul estatuan. Hiri berean inbertitu zuen hasiera batean merkataritzan. Geroago, 1884an, ehungintzako merkataritza-etxe bat sortu zuen Cachoeira do Sulen. Aukera berrien bila, Alvine Gerdau emaztearekin eta hiru seme-alabekin, Hugo, Walter eta Bertha, Porto Alegrera joan zen bizitzera, estatuko hiriburura.
Porto Alegren, 1901ean Parisko Pontas iltze fabrika erosi zuen, taldearen jatorria markatuz. Hil baino lehentxeago, 1917ko azaroaren 24an, negozioa bere seme Hugo Gerdauren esku geratu zen. Iltze ugari ekoiztearen ondorioz, Rio Grande do Sul ez zegoen jada inportazioen mende. 1933an, iltze fabrikak ekoizpena handitu zuen Passo Fundo hirian lantegi berri bat eraikiz.
2005ean Basauriko Sidenor erosi zuen 443 milioi euroren truke,[2][3] eta 2016ko maiatzean berriro saldu zion sozietatea, harengatik ordaindu zuenaren heren baten truke, aurreko zuzendaritza-taldeari, eta horrek berriro sortu zuen Sidenor gisa.[2]
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «2023 Top steel-producing companies» World Steel Association.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Gerdau vende Sidenor a su equipo directivo encabezado por José Antonio Jainaga por 155 millones» El Mundo 2016/05/20.
- ↑ (Gaztelaniaz) «La brasileña Gerdau compra Sidenor» CincoDías 2005/11/16.
Kanpo estekak
| Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









