Giambattista Marino
Giambattista Marino (Napoli, 1569ko urriaren 18a - ib., 1625eko martxoaren 26a) italiar olerkari barrokoa izan zen. Bizitza eta lanakNapolin bizi izan zen 1600 arte, baina han zeraman bizimoduaren ondorioz atxilotu, eta Erromara bidali zuten. Erroman Pietro Aldobrandini kardinalaren idazkari izan zen. 1608-1615 bitartean, Turinen izan zen, Karlos Emanuel I.aren gortean, eta eztabaida sakonak izan zituen Gaspare Murtola Genovako olerkariarekin. 1615ean, Parisera joan zen, Maria Medicik gonbidaturik. 1624an, Napolira itzuli zen, eta han hil zen hurrengo urtean. Barrokoa Italian sartu zuen lehen olerkarietako bat izan zen. Haren izenetik dator marinismo joeraren izena. Haren olerki-lanetako batzuk La lira (1608); La Murtolaide (1609); Epitalami (1616); eta La sampogna (1620) dira, eta haren obra nagusia L'Adone (1623, «Adonis») da. Olerkiez gainera, aipagarriak ditu orobat: Le dicerie sacre (1614, «Hitzaldi sakratuak») eta Lettere (1627-1629, «Gutunak»). Erreferentziak
|