Normandiako Roberto I.a dukearen sasiko semea zen. Hark bere oinordeko izendatu zuen, baina 1047 arte ezin ezarri ahal izan zuen agintea Normandian. Frantziako Henrike I.a garaitu zuen (1054). Ingalaterrako Eduardo Aitorlearen lehengusua zen, eta hark 1051n bere oinordeko izendatu zuen, baina Harold II.aHastingseko guduan garaitu ondoren (1066) hartu zuen erregetza. Erregetza gogorra ezarri zuen, feudalismoa finkatuz eta administrazio eraginkorra antolatuz, betiere Eliza laguntzaile zuela. Ingalaterran eta Normandian gertatu ziren matxinadei aurre egin behar izan zien.