Share to:

Goizean goizik

Goizean goizik zubererazko erromantze bat da, ahozko tradiziotik datorkiguna.

Hitzak

XIX mendean Atharratzen jaso ziren hitzak eta Aita Donostiak, Resurreccion Maria Azkuek eta Orixek argitaratu zituzten hainbat aldizkaritan; Euskalzale astekariko Sendoa I, 275 orrialdean (1897-08-26) eta Resurreccion Maria Azkuek Cancionero popular vasco bilduman[1], 406 zenbakian, argitaratu zen, bai eta beste hainbat aldizkaritan ere: Euskaldunak (110), Doinutegia III (1469), Obras Completas Donostia II (372), Cancionero Donostia (518)...[2]

Hona hitzak[3]:

«

Goizian goizik jeiki nündüzün,
espusa nintzan goizian;
bai eta zetaz ere beztitü
ekhia jelkhi zenian.
Etxekandere zabal nündüzun
egüerdi erdian,
bai eta ere alargüntsa gazte
ekia sarthü zenian.

Musde Irigarai, ene jauna,
altxa izadazüt büria,
ala dolütü othe zaizü
eneki espusatzia?
Ez, ez etzitadazu dolütü
zureki espusatzia,
ez eta ere dolütüren
bizi nizano lürrian.

Nik banizün-maitetto bat
mündü ororen isilik,
mündü ororen isilik eta
Jinko jaunari ageririk.
Buket bat igorri ditadazü
lili arraroz eginik,
lili arraroz eginik eta
erdia phozuatürik.

Zazpi urthez etxeki düzüt,
gizona hilik khanberan,
egünaz lür hotzian eta
gaiaz bi besuen artian.
Zitru-urez ükhüzten nizün
astian egün batian,
astian egun batian eta
ostirale goizian.

»

Abestia

Imanol Larzabalek eta Antton Valverdek grabatu zuten diska banatan, ezagunena Imanolena izanik[4].

Erreferentziak

  1. Euskal kantutegia - Eusko Ikaskuntza. (kontsulta data: 2018-02-02).
  2. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. Goizian goizik jeiki ninduzun II - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea. (kontsulta data: 2018-02-02).
  3. (Gaztelaniaz) GOIZIAN GOIZIK JEIKI - Herrikoiak - LETRAS.COM. (kontsulta data: 2018-02-02).
  4. Anbune. (2015-07-07). Imanol 'Goizian goizik' (1995-02-13) (4'04). (kontsulta data: 2018-02-02).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya