Share to:

Goizeder Abendibar

Goizeder Abendibar
Bizitza
JaiotzaMallabia2008ko apirilaren 3a (18 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakharri-jasotzailea

Goizeder Abendibar Areitio (Mallabia, Bizkaia, 2008ko apirilaren 3a) plazetan Goizeder modura harri jasotze modalitatean aritzen den bizkaitar herri-kirolaria da.[1]

Biografia

Mallabiko Zengotitabengoa baserriko alaba,[2] bertako Learreta-Markina herri-eskolan egin zituen bere lehen ikasketak, eta Berrizko Institutuan hasi eta Durangokoan amaitu bigarrenak. Neskatoa zela sarritan joaten zen gurasoekin herri-kirol erakustaldiak ikustera eta betidanik erakarri izan dute. Plazarik plaza zebiltzan emakumeak erreferentetzat, etxekoei harria probatu nahi zuela aipatu, erabat gustatu eta 2024. urtean hasi zen entrenatzen Zarauzko Izetatarren eskolan, Joxe Ramon Iruretagoiena, Izeta II.aren esanetara. Berehalakoan hasi zen plazak egiten ere, erakustaldi eta txapelketa desberdinetan parte hartuz.[3]

Goizeder 2024an Bilboko Aste Nagusian Arriaga plazan erakustaldia egiten 50 kiloko harri kubikoarekin.

2024ko otsailaren 3an debutatu zuen Abadiñoko San Blasetan, udalaren enkarguz Luis Mari Bengoa herri-kirol sustatzaileak antolatutako jaialdian. Hunkigarria izan zen mallabitarrarentzako arbasoen eta ama Rosa Mariren jaioterrian, bere gaztaroko gogorapen ederrez betetako abadiñar plaza hartan egitea jendaurreko lehen agerpena. Gurasoak zutabe garrantzitsu bihurtu dira bere kirol ibilbidean: Asier aitak leku guztietara laguntzen dio eta gertu izaten du harriarekin entrenatzen dagoenean, gerrikoa lotzen, aholkuak ematen... Ama zein aita, txapelketetan biak ala biak izaten ditu ondoan, psikologikoki etengabe indarra eta konfiantza ematen.

Lurrean den harria (geometrikoa edo baldarra izan) sorbaldaraino jasotzeko erronkan, ahalik eta jasoaldi gehien eginez edo kilo gehien bizkarreratzen, laster konturatu zen indar handia izatea baino, garrantzitsuagoa teknika ona eskuratzea zela. Harri handiekin trebatu izan da, kolpea ematearena praktikatuz, hau da, harria paparrean jarri eta sorbaldara igotzeko kolpe edo mugimendu garrantzitsu hori landuz; harri txikiagoekin, ostera, indarra eta teknika landu izan ditu, hauspoa areagotu eta altxaldietan arnasketa kontrolpean izateko.[3][4]

Kirol ibilbidea

Sasoi baten plazetan aritzen ziren bakarrak mutilak ziren, baina pixkanaka neskak bistaratuz joan dira, egoera iraultzera arte eta erakustaldietarako ez dute ia mutilik eskatzen, ez daukate plazarik, neskak dabiltza batik bat herriz herriko horietan. Goizeder loraldi horren uzta da eta erakustaldi ugaritan hartu du parte, auzo, herri eta hiri askotako jai egitarauetan iragarriz bere izena.[5][6][7][8][9][10][11][12][13][14][15]

Entrenatzerakoan, gizonek eta emakumeek egiten dituzten prestakuntza lanak ez direla berberak aipatu izan du, gorpuzkera zeharo desberdina dutelako. Aitortzen du hasieran ez zela erraza emakumeentzako entrenamenduak zehaztea, 50 urtez gizonei zuzenduta egon direnean. Oraindik emakumeen mugak zeintzuk diren ikasten ari direla erizten dio, gizonenak noraino irits daitezkeen jakin badakitenean. Batez besteko pisuan ere aldeak daude eta horrek eragina du altxaldi kopuruan.[4]

Harrijasotzaileen gerriko eta txalekoa, gehienetan guataz bete eta harria jasotzeko aldean larruarekin babesten dena.

Lehiatu izan den txapelketen zerrenda ere luzatuz doa: besteak beste, Gipuzkoako zein Euskadiko Kintopekoen Txapelketak, Gipuzkoako Emakumeen Txapelketa, Gipuzkoako Emakumezkoen Lau arroako Harri-jasotze Txapelketa, Emakume arteko Harrijasotzaile Azkarren Txapelketa…[3][16][17][18][19]

2025ean, EITBko Harri Herri telebista saioaren bigarren edizioan parte hartzeko aukera etorri zitzaion eta, Ulia taldea ordezkatuz, 62,5 kiloko harri kubikoarekin lehiatu zen.[20][21][22] Horixe da hain justu bere harririk gustukoena: teknikoki zailena omen da, baina hasieratik begi onez hartu eta altxatzeko orduan eskua hartuta dio.

Lorpenak

  • 2025eko otsailean, San Blasetako herri-kirol jaialdian, marka pertsonal modura, 75 kiloko kopa-harria 12 bider jaso zuen lepora bi minututan
  • 2025ean, Harri Herri telebista saioan, txapeldun Mollarri taldearekin, Maddi Gesalaga, Zihara Zabala eta Eider Garcia Duranarekin laukotea osatuz
  • 2025ean, Gipuzkoako Kintopeko txapelketan hirugarren
  • 2025eko ekainean, Gipuzkoako Harri Txikietan seigarren[23]
  • 2025eko abuztuan, Lau Arroako txapelketan sailkatua eta finalean hirugarren postua eskuratu zuen[24]
  • 2025eko abuztuan, Donostiako Ulia Harrian zortzigarren, 14 altxaldi burututa[25]
  • 2025eko abuztuan, Tolosako Bedaio Harrian bigarren, 16 altxaldirekin[26][27]
  • 2025eko azaroan, Euskadiko Harri jasotze Txapelketan zilarrezko domina lortu zuen Abadiñon, hiru minututan harri zilindrikoari 43 altxaldi eta kubikoari 29 egin ostean[28][29][30]

Erreferentziak

  1. «Bilboko Aste Nagusiko herri-kiroletan mallabitarrak protagonista - Mallabia» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-03-17).
  2. «Zengotitabengoako etxaurrean -» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-03-17).
  3. a b c «333 - Prentsa - Barrena.eus» barrena.eus (kontsulta data: 2026-03-17).
  4. a b Leire Ibar, Nahia Arrizabalaga. (2024). «Herri kirolak 2024» Guka. (Azpeitia: Guka. Urolako Komunikazio Taldea).
  5. (Gaztelaniaz) DURANGON. (2025-05-30). «El barrio Andikoa de Berriz da esta tarde el pistoletazo de salida a sus fiestas de la Ascensión» durangon.com (kontsulta data: 2026-03-17).
  6. (Gaztelaniaz) Plaza, Donostia Kultura Donostia Kultura Bulegoak Konstituzio; Constitución, 1 Plaza; Spain 943 481 168, 1 Donostia / San Sebastián · 20003. «Igeldoko Harria / Uliako Harria» astenagusia.donostiakultura.eus (kontsulta data: 2026-03-17).
  7. (Gaztelaniaz) Uriarte, Enaitz. (2025-08-21). «Turistas en la exhibición de Herri Kirolak: "Nunca había visto algo parecido"» Deia (kontsulta data: 2026-03-17).
  8. (Gaztelaniaz) «San Agustin Eguna en Artikutza - Medio Ambiente - Ataria» Medio Ambiente (kontsulta data: 2026-03-17).
  9. 11.873 views · 201 reactions | 🪨 Gaur Mallabian neguko Harri Herriko finalera sailkatzeko hirugarren eta azken proba jokatu dute. Jardunaldi honetan, bost harri-jasotzailek eskuratu dute final handirako txartela: Goizeder Abendibar, Ainitze Zumeta, Eider Garcia, Imanol Royo eta Mikel Lopetegi. Urtarrilaren 4an izango dute hitzordua Aian. 📲 Informazio gehiago: kirolakeitb.eus #eitbkirolak #kirolakeitb #kirolak #harrijasotzaile #harrijasotzea | EITB Kirolak. (kontsulta data: 2026-03-17).
  10. «Gorka Etxeberria hirugarren izan da Binakako Harri Jasotze Txapelketetan - Orio» Orioguka.eus (kontsulta data: 2026-03-17).
  11. «Julen Alberdi 'Txikia IV’.a eta Arkaitz Etxebeste irabazle binakako aizkorako Gipuzkoako Txapelketan - Azkoitia» Azkoitiaguka.eus (kontsulta data: 2026-03-17).
  12. (Gaztelaniaz) NOTICIAS, DIARIO DE. (2024-11-02). «Iker Vicente se impone también en la Urrezko Aizkolari» Diario de Noticias de Navarra (kontsulta data: 2026-03-18).
  13. (Ingelesez) «Zea Astekaria (2025 11 14)» calameo.com (kontsulta data: 2026-03-18).
  14. (Gaztelaniaz) Vasco, Diario. (2024-10-04). «Programa Fiestas del Rosario de Ugarte 2024» agenda.diariovasco.com (kontsulta data: 2026-03-18).
  15. (Gaztelaniaz) N.G. (2025-09-07). «Victorias de Paulo Azpiazu y Ainitze Zumeta en Bedaio» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2026-03-18).
  16. «San Nikolas festak 2024» turismo.orio.eus (kontsulta data: 2026-03-18).[Betiko hautsitako esteka]
  17. (Gaztelaniaz) Telebista, dotb Durangaldeko. (2025-12-27). «Música, conciertos, PINs, tren txu-txu y deporte el fin de semana en Durangaldea | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus (kontsulta data: 2026-03-18).
  18. «Harri Txikien eta Kintopekoen Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute apirilaren 6an Aian - Urola kosta» Guka.eus (kontsulta data: 2026-03-18).
  19. «[ARGAZKIAK Urrezko aizkora eta Errota harria txapelketak jokatu zituzten atzo Iraetan»] danbolin 2025-01-20 (kontsulta data: 2026-03-18).
  20. (Gaztelaniaz) enlace, Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email Copiar; Whatsapp; Facebook; Twitter; Telegram; Email; enlace, Copiar. (2024-03-07). «La segunda edición de la competición de harri-jasotzailes "Harri Herri", a partir del 15 de abril, en EITB» EITB (kontsulta data: 2026-03-17).
  21. «Instagram» www.instagram.com (kontsulta data: 2026-03-17).
  22. «Neguko Harri Herri saioko bost finalistak: Imanol Royo, Mikel Lopetegi, Goizeder Abendibar, Ainitze Zumeta eta Eider Garcia» kirolakeitb.eus (kontsulta data: 2026-03-17).
  23. «Harri Txikiak-Gipuzkoako Txapelketa 2024 (Andatza-Aia, 2024-06-30) (46'00) -» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2026-05-03).
  24. (Gaztelaniaz) Etxeberria, Antxon. (2025-08-09). «Costa Urola: San Lorentzo egunarekin agurtuko dituzte gaur jaiak Aian» El Diario Vasco (kontsulta data: 2026-05-03).
  25. (Gaztelaniaz) N.G. (2025-08-17). «Mikel Lopetegi y Ainitze Zumeta repiten victoria» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2026-05-03).
  26. (Gaztelaniaz) N.G. (2025-09-07). «Victorias de Paulo Azpiazu y Ainitze Zumeta en Bedaio» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2026-05-03).
  27. (Gaztelaniaz) Vasco, Diario. (2025-09-05). «Bedaioko Jaien Egitaraua 2025» agenda.diariovasco.com (kontsulta data: 2026-05-03).
  28. «Abendibarrek zilarra, Zelai V.ak brontzea - Mallabia» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-03-17).
  29. «Goizeder Abendibar eta Jon Gisasola podiumera igo dira Euskal Herriko harri jasotze txapelketan - Durangaldea» Anboto.org (kontsulta data: 2026-03-17).
  30. «Zorte on, Goizeder eta Jon -» Anboto.org (kontsulta data: 2026-03-17).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya