Goizeder Taberna
| Goizeder Taberna | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Donibane Lohizune, 1980 (45/46 urte) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria eta irrati-esataria |
| Enplegatzailea(k) | Mediabask |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Goizeder Taberna (Donibane Lohizune, 1980) euskal kazetaria da. Gaur egun Kazeta.eus-en lan egiten du. 2023an berak eta Jon Telleriak Rikardo Arregi Kazetaritza Saria irabazi zuten Bideak podcasta sortzeagatik.[1]
Honela deskribatu zuen podcasta sariaren epaimahaiak: "Bizi ditugun garai konbultsoetan, indarrean den dramarik latzenetako bati heldu zion Naiz Irratiaren eta Mediabask-eko BIDEAK podcastak: migrazioaren eta errefuxiatuen gaiari. Bidasoko pasabideari helduta, askotariko ahotsak bildu zituzten lan horretan, hasi puntako ordezkari instituzionaletatik, gaian aritu eta aditu direnen testigantzak ere bai, (Mikel Mazkiaran edo Iker Barbero zuzenbidean adituak), eragileetatik pasa (Irungo Harrera sarea, Lapurdiko sostengu sarea…), eta noski, drama hau azalean bizi duten pertsonenganaino: podcastaren benetako protagonista diren migratzaileetaraino (Nadege, Amadou, Abdou, Adama…). Bistan da landa-lan handia dagoela atzetik, ahalegin aparteko bat auziari prisma bilketa handia azaltzeaz gain, saiakera ikusten da momentuko soinuak ere biltzeko; esaterako, Irunen zelatan egoten diren boluntario sareko "gautxoriekin" ere izan dira. Migratzaile zenbaiten konfiantza guztietatik begiratzeko. Datuak ere lortu dituzte; hala, gure lurraldeetara iritsi aurretik jasan behar izan dituzten askotariko pasadizoak kontatu dituzte lehen pertsonan. 7 atalak arin entzuten dira, gai mardula izanagatik ere. Testigantza batzuk barruraino heltzen dira, bere gordinean azaltzen direlako. Gaiak ez du besterik merezi."[2]
Erreferentziak
- ↑ «Bideak eta Lore hostoak podcastek irabazi dute Rikardo Arregi saria» Berria 2023-11-29 (kontsulta data: 2023-11-30).
- ↑ «Rikardo Arregi kazetaritza saria» rikardoarregikazetaritzasaria.eus (kontsulta data: 2023-12-21).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









