Gorutz
Gorutz Taldea hainbat euskal herritar artistaren taldea izan zen. 1974ko otsailaren 9an izan zen Gorutz taldearen aurkezpena, Eibarko Euskadiko Kutxaren aretoan. Taldearen sortzaileak lau izan ziren: Fernando Beorlegi, Daniel Txopitea eta Iñaki Larrañaga Iglesias pintoreak, eta Marino Plaza zeramista.
Garai hartan, Euskal Herrian egiten zen paisaia idealista eta margolan kostunbristatik aldentzeko asmoz osatu zen. Hitz gutxitan esanda, bide berriak ikertzeko eta elkarrekin erakusketak antolatzeko helburuarekin. Partaideek norberaren garapen askea, artearen askatasuna eta elkar laguntza izan zituzten oinarri. Juan San Martinek 1977an, Gorutz taldeari buruz horrela idatzi zuen Egoibarra aldizkarian: "...bere kideek bide abangoardistak jarraitzeko konpromezua hartu dute...Gorutzekoek ondo asko dakite egite-teknikak artistarentzako baliabideak direla -eta ez helburuak- interpretazioan askatasun osoz sortzeko".
Gorutz taldearen lanak Eibarren, Elgoibarren, Gernikan, Irunen, Gasteizen eta Iruñean izan ziren ikusgai, besteak beste. Geroago, artista bakoitzak indibidualki bere bideari ekingo zion. Baina, 2004an, Reencuentro Grupo Gorutz erakusketa kolektiboa izan zen, Egia kultur etxean (Donostia), eta hau izan zen Gorutz taldearen azken erakusketa.
Lanak
Fernando Beorlegik eta Daniel Txopiteak oinnarri sozial eta errealista zuen errealismo magiko bat jorratu zuten, eta Iñaki Larrañaga berriz abstrakto-geometriko batean murgilduko zen.
Bibliografia
- DE CASTRESANA, Luis; LÓPEZ, Alberto: "Grupo Gorutz: Beorlegui", en Caja Laboral,1975.
Hemerografia
- ARANBERRI MENDIZABAL, Luís Alberto: "Artea-Gorutz Taldea", en "Zeruko Argia 649", 1975.
- “Beorlegui, Larrañaga y Txopitea en Irún” en "La Voz de España", San Sebastián 2 de mayo de 1975.
- “Larrañaga, Txopitea y Beorlegui”, en "Deia", 13-12-77.
Kanpo estekak
- Fernando Beorlegi, Gorutz taldeari buruz hitz egiten (ETB 1).
- Juan San Martin: "Gorutz izeneko artista taldea sortu da Eibarren".
- (Gaztelaniaz) Gorutz taldearen hiru kideren erakusketa, 1977an
- 'Reencuentro. Grupo Gorutz' (2004)
- Fernando Beorlegiren webgunea
- Daniel Txopitea sorkuntza bideetan[Betiko hautsitako esteka]
- Marino Plaza
- Iñaki Larrañaga: Debako Andra Mari Elizaren Klaustroan izandako erakusketa (Deba 2012)
- Arte adierazpenak (XIX.-XX.mendeak). Atlas Historikoa
- Gorutz Taldea / Euskaltzaindia
- Oteizaren "Txopitea eta Pakea" anbulategi parean ipini dute (2013).
- Gorutz Artista Taldea
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









