Grace Bumbry
| Grace Bumbry | |||
|---|---|---|---|
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotzako izen-deiturak | Grace Bumbry | ||
| Jaiotza | Saint Louis, 1937ko urtarrilaren 4a | ||
| Herrialdea | |||
| Talde etnikoa | afro-estatubatuarra | ||
| Heriotza | Viena, 2023ko maiatzaren 7a (86 urte) | ||
| Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra | ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Northwestern Unibertsitatea Boston University College of Fine Arts (en) Bienen School of Music (en) Music Academy of the West (en) Sumner High School (en) | ||
| Hizkuntzak | ingelesa | ||
| Irakaslea(k) | Lotte Lehmann Pierre Bernac Armand Tokatyan (en) György Sándor Marinka Gurewich | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | opera abeslaria | ||
| Jasotako sariak | ikusi
| ||
| Izengoitia(k) | La Vénus noire | ||
| Genero artistikoa | opera spirituals (en) | ||
| Ahots mota | mezzosopranoa sopranoa soprano falcon (en) | ||
| Musika instrumentua | ahotsa | ||
| Diskoetxea | EMI Deutsche Grammophon Philips Decca Records | ||
| gracebumbry.com | |||
Grace Bumbry (San Louis, Missouri, AEB, 1937ko urtarrilaren 4a – Viena, Austria, 2023ko maiatzaren 7a) estatubatuar abeslari lirikoa izan zen, mezzosopranoa eta gero sopranoa. 1961ean Nazioarteko ospea lortu zuen, Bayreutheko Jaialdian Venus abestu baitzuen. Garaipena eta eskandalua izan zen, kritika alemanak "Venus beltza" izena jarri zion.[1]
Bizitza
Bumbryk North Western Universityn ikasi zuen eta Lotte Lehmann ospetsuarekin Kaliforniako Santa Barbara Akademian, 1958ko Metropolitan Operaren entzunaldietan parte hartu zuen bere lankide Martina Arroyorekin.
Aitzindaria
1960-1970eko hamarkadetako mezzosoprano handienetako sopranoen errepertorioan sartu zen gerora, arrakasta handiz. Presentzia zirraragarria izan zuen Bayreutheko Jaialdian Richard Wagner alemaniar musikagilearenTannhäuser operan Venus jainkosa pertsonaia kantatu zuen lehen interprete beltza izan zen.[2]
Marian Anderson aitzindariaren ostean, abeslari estatubatuar beltzek eszenatokien konkistako protagonistetako bat izan zen Shirley Verrett, Leontyne Price, Reri Grist, Barbara Hendricks, Jessye Norman, Kathleen Battle, Florence Quivar, Denyce Graves eta Martina Arroyorekin batera
Ospea
Nazioarteko ospea 1961ean lortu zuen, Wieland Wagner eszena-zuzendariak Bayreutheko Jaialdian Venus abesteko egindako gonbitari esker. Garaipena eta eskandalua izan zen, kritika alemanak "Venus beltza" bataiatu zuen.
Parisko Operan debuta egin zuen. Giuseppe Verd musikagilearen Aida operan Amneris izan zen, Leontyne Priceren sopranoarekin batera garaiko Amneris ospetsuenetako bat bihurtu zen. La Scala, Viena, Berlin, Covent Garden eta New Yorkeko Metropolitan Operan arrakasta handia izaten jarraitu zuen.
1968an Buenos Aireseko Colon Antzokian debutatu zuen. Santuzza interpretatu zuen Carlo Bergonzirekin batera. Carmen ere izan zen Jon Vickersekin batera. 1985ean Giuseppe Verdiren Requiem lanerako itzuli zen.
1968an Herbert von Karajanek Jon Vickers tenorrarekin batera zuzendutako Carmen pertsonaia ikusgarria izan zen Salzburgon. Bere ibilbideko beste mugarri bat La Scalako Leoš-Janáček txekiar musikagilearen Jeniofak izan zen, 1974an Magda Oliverorekin italarriarrarekin partekatu zuen kartela.
Mezzosopranoarentzako pertsonaia nabarmenak interpretatu zituen, hala nola, Amneris, Eboli (Don Carlo), Carmen, Dalila, Adalgisa, Ulrica, Orfeo, Selika, Herodiade, Santuzza edo Didon. 1970eko hamarkadan sopranoarentzako rolak ere txertatu zituenean, kritikaren iritzia zatitu egin zen.
Lan nabarmenak izan ziren: Tosca, Salome, Aida, Leonora, Norma, Lady Macbeth, Elisabeth, Medea, Turandot eta Abigail Verdiren Nabucco lanean.
1985ean Metropolitan antzokiko lehen Bess beltza izan zen Gershwinen Porgy and Bess operan.
1997an egin zuen azken agerraldia opera eszenatoki batean, Elektrako operan Klytamnestra izan zen.
Bizitza pertsonala
1963an Edwin Andreas Jaeckel-ekin ezkondu zen eta 1972an dibortziatu zen. Luganon (Suitza) bizi izan zen.
Diskografia nabarmena
- Bizet, Carmen, Karajan (DVD)
- Bizet, Carmen, Frühbeck de Burgos.
- Massenet, Le Cid (Tximine), Queler
- Stravinsky, La carrera del libertino (Baba the Turk), Nagano
- Verdi, Aida, (Amneris), Mehta
- Verdi, Aida, (Amneris) Leinsdorf
- Verdi, Don Carlo (Eboli), Solti
- Verdi, Requiem, Mehta
- Wagner, Tannhäuser (Venus), Sawallisch
- Grace Bumbry in recital (DVD)
- Grace Bumbry: A portrait (CD)
- Carmen Jones (1962)
- Jan Schmidt-Garre and Marieke Schroederren Aida's Brothers and Sisters, 1999, filma
Sariak eta ainztatespenak
- 2009ko abenduan Kennedy saria jaso zuenetako bat izan zen.[3]
Erreferentziak
- ↑ Agencia EFE. (2023-05-08). Muere Grace Bumbry, la primera afroamericana que debutó en la Ópera de París. Durango.
- ↑ Kesting, Jürgen. Grace Bumbry: Opernsängerin aus den USA mit 86 Jahren gestorben. ISSN 0174-4909..
- ↑ YouTube - 32nd Annual Kennedy Center Honors 2009 Part 8 HD 1080p. .
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









