Share to:

Gran Teatro Falla

Gran Teatro Falla
Teatro Falla
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaCádizko probintzia
UdalerriaCádiz
Koordenatuak36°32′01″N 6°18′09″W / 36.5337°N 6.30239°W / 36.5337; -6.30239
Mapa
Historia eta erabilera
Sutea 1881
Berreraikuntza 1980(e)ko hamarkada
Inaugurazioa1910
Arkitektura
ArkitektoaAdolfo Morales de los Ríos (en) Itzuli
Adolfo del Castillo (en) Itzuli
Estiloaneo-Mudéjar (en) Itzuli
Ondarea
Antzokiaren barrualdea.

Gran Teatro Falla (Falla Antzoki Handia) Andaluziako Cadiz hiriko Fragela plazan, Alargunen Etxearen aurrean eta Cádizko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatearen ondoan dagoen eraikina da. Kultura Intereseko Ondasun gisa katalogatuta dago. 1905ean eraikia, 1910ean inauguratu zen. Neomudejar estilokoa da.[1]

Historia

1884an hasi ziren eraikitzen, Adolfo Morales de los Ríos eta Adolfo del Castillo Escribanoren proiektuari jarraiki, Miguel Martínez de Pinillos Cadizko alkate zela. Orube berean zegoen garai batean Cadizko Antzoki Handia, García del Alamo arkitektoak 1871n egurrez eraikia, eta 1881ean su hartu zuena.

1886an, Udalak obren zuzendaritza bere gain hartu zuen, nahiz eta diru-funts gutxi zegoenez, obrak gelditu egin ziren hainbat aldiz, eta, ondorioz, obra 1905era arte ezin izan zen amaitu. Eraikuntza-lanen arduraduna Juan Cabrera de la Torre udal-arkitektoa izan zen; honek neurri handi batean hasierako proiektua aldatu zuen.

1910eko urtarrilaren 12an inauguratu zen Barbieriren sinfonia baten interpretazioarekin, Cádizko alkate Sebastián Martínez de Pinillos y Tourné zelarik.

1926ra arte Gran Teatro izena izan zuen, eta urte horretan Gran Teatro Falla izena hartu zuen, hiriko seme kutun Manuel de Fallaren omenez.

1984an, Rafael Otero eta José Antonio Carvajal arkitektoek eraikina zaharberritu zuten; 1986an hasi ziren lanak, inauterien amaieran. Urte horretan jaietako pregoilaria Mario Moreno "Cantinflas" izan zen, eta ongintzazko gala bat eskaini zitzaion, Mexikon izandako lurrikarazela eta, elkartasuna adierazteko. Zaharberritze hori 1991. urtean amaitu zen.

Eraikinaren ezaugarriak

Estilo neomudejarra du, arte islamiarra imitatuz, Kordobako emirerri estiloko ferra-arkuak eta almohade estiloko adreilua erabiliz. Adreilu gorriz eraikita dago, eta fatxada nagusian ferra-arkuzko hiru ate handi ditu, dobela gorri eta zuriekin txandaka. Oinplanoan ferra-forma du, eta solairuak horretara egokitzen dira. 1214 ikuslerentzako lekua du, besaulkietan, palkoetan, anfiteatroan eta paradisuan banatuta.

Agertokia 18 metro luze eta 25,5 metro sakon da. Sabaiak Paradisuaren alegoria bat erakusten du, Felipe Abárzuza y Rodríguez de Ariasen lana.

Urtero, otsailean, Gran Teatro Fallan, Cádizko Inauterietako Elkarteen Lehiaketa ospatzen da, non inauterietako taldeek beren arte guztia hainbat modalitatetan erakusten duten. 2010ean, antzerkiaren lehen mendeurrena ospatu zen.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya