Gregorio Arrue
| Gregorio Arrue | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Hernani, 1811ko maiatzaren 22a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Zarautz, 1890eko apirilaren 22a (78 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta itzultzailea |
Gregorio Arrue Rezola (Hernani, 1811ko maiatzaren 22a - Zarautz, 1890eko apirilaren 22a) euskal idazle eta itzultzailea izan zen. Haren lehen deitura Arruabarrena zen.
Frantziskotarren seminarioan 1831 arte, apaizgoa utzi behar izan zuen eri zegoelako. Zarautzen eskola-maisu, Bonaparte Printzea eta Van Eys filologoen laguntzaile izan zen (1857). Itzultzaile ugaria bezain trebea, bere Brabanteko Genobebaren bizitza itzulpenak ospe handia hartu zuen Euskal Herrian. Euskal itzultzaileen eredu, lan asko eman zituen argitara, erlijiozkoak gehienak, gaztelania nahiz beste euskalkietatik gipuzkerara bihurtuak (Juan Jose Mogelek Markina aldeko bizkaieraz idatziriko Baserritar jaquintsuaren echeco escola; Sebastian Mendiburu oiartzuarrak goi-nafarreraz idatziriko Jesusen Bihotzaren Devocioa, Tolosa, 1883). Liberalen doctrina pecatu da liburua berriz, katalanetik edo gaztelaniatik itzuli zuen (Felix Sardá i Salvany, 1887, Bartzelona).
Lanak
Erlijioa
- Brabanteco Genovevaren bicitza arrigarri miragarria (1882, Tolosa)
- Cristau eguiazcoaren Jaquintasun aundi eta errazoibide zuzena (1884, Tolosa)
- Cerura igotzeco escallera (1886, Tolosa)
- Liberalen doctrina pecatu da (1887, Bartzelona)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









