Share to:

Guardian Llodio

Guardian Llodio
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaLaudio
Koordenatuak43°08′49″N 2°57′20″W / 43.1470647°N 2.9555151°W / 43.1470647; -2.9555151
Mapa
Historia eta erabilera
Irekiera1934
JabeaGuardian Industries

Guardian Llodio Laudioko industrialdean kokatuta dagoen fabrika bat da, Guardian Industries enpresarena.

Sorrera eta bilakaera

Guardianek —lehen Villosa (Vidrierias de Llodio) zenak— 90 urteko historia du Laudion. Delclaux familiak sortu zuen, eskualde eta sektore bereko beste enpresa garrantzitsu bat bezala: Vidrala. Laudioko fabrikan beti aritu dira eraikuntzarako eta autoetarako beira lauak egiten. 1970eko hamarkadan 1.500 langile ere izan zituen, eta Europako beira fabrikarik garrantzitsuenetako bat bihurtu zen. 1984an, AEBetako Guardian multinazionalak konpainiaren %48 erosi zuen; hurrengo urtean, bere egin zituen gainerako akzio guztiak, eta enpresaren izena aldatu. 2016. urtetik, Koch Industries AEBetako taldearen esku dago Guardian. Urte horietan guztietan, Laudioko lantegian gatazka sonatu batzuk izan dira langileen eta zuzendaritzaren artean. Adibidez, 2012ko azaroan 57 eguneko greba egin zuten 139 langile kaleratzeko espedientearen aurka. Akordio bat lortu ondoan amaitu zen gatazka hura, enplegua aldi baterako erregulatzeko espediente bat ezarrita.[1]

Laudioko fabrikan, eraikin esanguratsu batzuen beira egin da, hala nola Dubaiko Khalifa dorrearena. Bilbon ere badira Laudioko enpresan egindako beira duten eraikin ezagun batzuk: besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren egoitza, Miribillako Udaltzaingoarena eta suhiltzaileena, eta IMQ klinikarena.[1]

Erreferentziak

  1. a b Ostolaza, Paulo; Sagarzazu, Jokin. (2025-01-21). «Laudioko Guardian enpresa itxi egingo dute, eta 171 langile kaleratu» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya