Gustav Suits
| Gustav Suits | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Kurista, 1883ko azaroaren 30a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Stockholm, 1956ko maiatzaren 23a (72 urte) |
| Hobiratze lekua | Skogskyrkogården |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Aino Thauvón-Suits |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Helsinkiko Unibertsitatea Imperial University of Dorpat (en) |
| Hizkuntzak | estoniera finlandiera suediera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | olerkaria, idazlea, literatura-kritikaria, unibertsitateko irakaslea, liburuzaina, literaturan aditua eta letrazalea |
| Enplegatzailea(k) | Tartuko Unibertsitatea |
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | Estoniako Zientzien Akademia Tartu Dramatical Theatre Society (en) |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | Estonian Socialist Revolutionary Party (en) |
Gustav Suits (Kurista, Estonia, 1883ko azaroaren 30a - Stockholm, Suedia, 1956ko maiatzaren 23a) estoniar poeta handienetakoa izan zen.[1]
Bizitza
Gustav Suitsek formazio literario klasikoa jaso zuen Tartuko Alexandre institutuan, eta bertan errusiera, alemana frantsesa ikasi zituen. Finlandieraz ikasi zuen ere, udara Finlandian pasatzen zuen artean.Irakurzalea handia izanik, Charles Darwinen, Karl Marxen, Friedrich Nietzscheren eragina jaso zuen. Tartuko Unibertsitatean seihileko bat egin ondoren, Helsinkin jarraitu zituen literatura ikasketak, eta han argitaratu zuen bere lehen poema bilduma.
1905etik 1916ra Estonia Gaztea (Noor-Eesti) mugimendu kulturaleko kide aktiboa izan zen. 1917tik 1919ra Gustav Suits Estoniako Alderdi Sozialista Iraultzailean aritu zen. 1921ean, estonierazko literatura goi-mailako ikasketetan irakasten lehena izan zen. 1924an Estoniak literatura elkarte akademikoa sortu zuen.
1941ean Gustav Suitsen etxea sute batek suntsitu zuen eta bertan ehunka eskuizkribu galdu ziren. 1943tik 1944ra Estoniako Idazleen Batasuna (Eesti Kirjanike Liit) zuzendu zuen. 1944an, 70.000 estoniar ingururekin ihes egin zuen sobietar okupaziotik. Familiarekin bizi izan zen Stockholmen, eta han idatziko zituen bere poema gehienak eta ikerketa artikulu gehienak. Gustav Suits 1956an hil zen eta Skogskyrkogården lurperatu zuten.
Obra nagusiak
- Elu tuli (Bizitzaren sua) (Olerkiak, 1905)
- "Sihid ja vaated" (Saiakerak, 1906)
- Tuulemaa (Haizearen herrialdea) (Olerkiak, 1913)
- "Ohvrisuits" (Olerkiak, 1920)
- "Kõik on kokku unenägu" (Dena ametsa da) (Olerkiak, 1922)
- Lapse sünd (Haurraren jaioberria) (Balada, 1922)
- "Noor-Eesti nõlvakult" (Saiakerak, 1931)
- Tuli ja tuul (Sua eta haizea) (Olerkiak, 1950)
Sariak
- 1939: Izar Zuriaren Ordena, III. klasea[2]
Erreferentziak
- ↑ Biographie de Gustav Suits. litterature-estonienne.com.
- ↑ (Estonieraz) «Teenetemärkide kavalerid» Vabariigi Presidendi Kantselei (kontsulta data: 2025-04-08).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









