Hagan dago Herbehereetako gobernuaren egoitza, baina ez da hiriburu ofiziala, Herbehereetako Konstituzioaren arabera, 1814tik Amsterdamen baitago. Hagan daude gobernuaren bi ganbarak eta Beatriz erreginaren etxea. Enbaxada guztiek, Hoge Raad der Nederlandenek (Epaitegi Gorena), Estatu Kontseiluak eta hainbat lobbyk hantxe dute egoitza.
Iturria (1): Koninklijk Nederlands Meteorologisch Instituut (1981–2010, elur-egunak 1971–2000)[2]
Iturria (2): Koninklijk Nederlands Meteorologisch Instituut (1971–2000 muturrekoak)[3]
Ondasunak
Lorategi bat dirudi hiriak, plano erregularrean antolatua, parke ederrez hornitua, hiribide zabalek zein ubideek zeharkatzen dutela. Eraikuntza aipagarriak ugari dira: Kondeen jauregia (XIII. mendea); Eliza Handia (Grote Kerk), gotiko estilokoa (XIV-XV. mendeak); Mauritshuis jauregia, gaur egun museoa dena (XVIII. mendea); Huis ten Bosch errege-jauregia (XVII. mendea); Udaletxe Zaharra (XVI-XVII. mendeak), etab.[4]
Museoak
Madurodam: Herbehereetako miniaturazko eraikinak biltzen ditu.