Han Kang (Hangul: 한강; Hanja: 韓江; RR: Han Gang; MR: Han Kang; Gwangju, Hego Korea, 1970ekoazaroaren 27a) idazle hegokorearra da.[1] 2016an Nazioarteko Man Booker Saria irabazi zuen fikziozko atalean Chaesikjuuija (Barazkijalea) lanagatik. Eleberri horrek haragia jateari uztea erabakitzen duen emakume baten esperientzia kontatzen du eta horrek eragiten dizkion ondorio lazgarriei buruz hitz egiten du; osasun mentalari eta familiaren abandonuari buruzko eleberria da. Ingelesera itzulitako lehen liburuetako bat ere bada.[2][3][4][5]
2024ko Literaturako Nobel Saria eman zioten, «prosa poetiko bizia, trauma historikoei aurre egiten diena eta giza bizitzaren hauskortasuna azaltzen duena» egiten duela argudiatuta. Literatura Nobel saria jaso duen lehen emakume asiarra izan da.[6][7]bIngelesera itzulitako bere lehen liburuetako bat ere bada eleberria.
Bizitza
Han Kang Gwangju hirian jaio zen 1970ean. Hamaika urterekin Seulera joan zen bizitzera familiarekin. Nerabezaroan zehar etapa zailetatik igaro zen eta bere buruari galdera berberak egiten zizkioten idazleekin identifikatu zen.[8][4] Yonsei Unibertsitatean Letrak ikasi zituen.
Lan ibilbidea
Graduatu ondoren, hiru urtez Publishing Journal eta Samtoh aldizkarietan lan egin zuen, besteak beste. «El ancla escarlata» kontakizunarekin egin zuen debuta. Seulgo Arteen Institutuan Literatur Sorkuntza irakasten du, eta, aldi berean, ipuinak eta eleberriak idazten ditu.[9]
Bere lehen lana, El amor en Yeosu, 1995ean argitaratu zen eta atentzioa eman zuen modu zehatz eta irmoan kontatua zegoelako.[10]
1993an hasi zuen bere literatur ibilbidea, Literatura y Sociedad aldizkarian argitaratu zen «El invierno de Seúl» olerkiarekin. Bere poesia 2013an argitaratutako Dejé la cena en la gaveta liburukian bildu zuen, Hego Koreatik kanpo argitaratu gabe jarraitzen duena.[11] Hala ere, poesiari baino gehiago, nobelari heldu dio. Bere prosak kritikarien eta irakurleen arreta erakarri zuen bere estilo poetiko eta sentsualagatik, baita bere lanen izaera inkisitiboagatik ere. Gutxienez lau ipuin bilduma kaleratu ditu: El amor en Yeosu, El frutos de mi mujer, Caja de lágrimas eta El diseño amarillo de la eternidad; eta sei nobela: El venado negro, Tus frías manos, La vegetariana, Pelea de aliento, La hora de griego eta Viene el muchacho. Bere hainbat eleberri, La vegetariana eta La hora de griego eleberriak japonierara, espainierara, frantsesera, vietnamera eta beste hizkuntza batzuetara itzuli dira.[12]
Han Kangek Koreako Eleberri Saria irabazi zuen El niño Buda eleberri laburrarekin, 1999an; Urteko Artista Gaztearen Saria, 2000n; Yi Sang Saria, 2005ean, «La mancha mongólica» lanagatik; eta Dong-in saria, 2010ean, Pelea de aliento lanagatik.
2007an La vegetariana idatzi zuen, Bajo la luna argitaletxe argentinarrak lehen aldiz gaztelaniaz argitaratua, eta horrekin lotutako hiru ipuinen batura da: «La vegetariana», «La mancha mongólica» eta «Los árboles en llamas».[13] Yi Sangen bertso batean inspiratu omen zen: «Uste dut pertsonek landareak izan behar dutela», Han Kangek Japoniako garai kolonialaren indarkeriaren aurkako jarrera gisa interpretatu zuena.[14] Urte batzuk geroago, 2016an, nazioarteko Man Booker saria jaso zuen, beste literatura batzuetako itzulpenei ingelesezko hizkuntzetako herrialdeetan ematen zaien saririk entzutetsuena, La vegetariana eleberriarekin.[15][16][17][18]Bebe Buda eta La vegetariana zinemara egokitu dira.
Bizitza pertsonala
Kangek adierazi du migrainak pairatzen dituela aldian behin, eta migraina horiei "apal mantentzeko" meritua egozten die.[19]
Sariak
Eleberri Korearraren Saria (1999), El niño Buda lanagatik
Urteko Artista Gaztearen Saria (2000)
Yi Sang saria (2005), La mancha mongólica lanagatik
Dong Ri Literatura Saria (2009), Pelea de aliento lanagatik
Sundance Zinema Jaialdia (2010) La vegetariana lanagatik
Donostia Nazioarteko Zinemaldia (2011) La cicatriz (El niño buda filmean oinarrituta)
Man Booker International Prize (2016) La vegetariana lanagatik