Hanami


Hanami (japonieraz: 花見, Hepburn: euskaraz: «loreak ikusi») loreen edertasuna ikustean datzan japoniar ohitura da, baina, oro har, hitz hau, gereziondoak loratzen diren eta, japoniarrak, masiboki, parke eta lorategietara, loratutako gereziondoak ikustera joaten diren garaiarekin lotzen da. Martxoaren amaieratik apirilaren hasiera arte, gereziondoak, Japonia osoan loratzen dira, hegoaldetik iparraldera, eskualde ezberdinetako klima ezberdinen arabera. Urteko lehen gereziondoak, Okinawa uharteetan (hegoaldereneko tokia) loratzen dira, urtarrilean, eta, azkenak, Hokkaido uhartean (iparralderenekoa).
Loratzearen iragarpena (sakurazensen (japonieraz: 桜前線)) urtero iragartzen du meteorologia bulegoak. Ospakizun honetan, jendea, parkeetara joaten da, gereziondo loratuak ikustera, eta, ohi, piknik bat eginez, familia edo enpresarekin (ohikoa da enpresetako langileak, egun asko lehenago, gereziondoen azpiko tokirik hoberenak gordetzen ikustea). Hanamiak, gauean jarraitzen du eta yozakura (japonieraz: 夜桜, Hepburn: eusk. "gereziondoak gauez") deitzen dute.
Toyo Itok, japoniar arkitekto ospetsua, bere haurtzaroko gertakari hau, arkitektura egiteko modurik erraz eta ederrena bezala katalogatuz gogoratzen zuen, gereziondoen itzalpean zeuden mahai oihal handien bidez.
Hanamiaren toki tradizionalak
- Ueno parkea, Shinjuku Gyoen, Chidorigafuchi, Sumida koen, Aoyama hilerria, Koishikawa korakuen, Inokashira
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









