Share to:

Hanok

Hanok
한옥
조선집
Kokapena
Hanokak kanpotik ikusita.

Hanok-ak ((한옥)) Koreako etxebizitza tradizionalak dira, Kristo aurreko 57. urtean sortu zen Hiru Erreinuen garaian (K.a. 57-668), Joseon dinastia arte (1391-1910). XIV. mendean, Joseon dinastiaren hastapenetan, gaur egun arte ia aldatu ez den diseinua eta formak hartu zituen.[1]

Ezaugarriak

Bere estiloa naturarekin batera doa, baesanimsu printzipioei jarraiki (literalki: “mendia atzean duela eta ibaia aurrealdean”); haizeak aprobetxatzeko eta ura erraz eskuratzeko modu bat da. Sofistikaziorik gabeko etxebizitzak dira, material xumeekin eginak, hala nola buztinarekin, hwangto lurrarekin, zurarekin eta hanji paperarekin.

Hanok barrutik ikusita.

Barruko espazioak irekiak dira, ez oso handiak, altzari gutxikoak, oherik eta aulkirik gabeak, lurrean bizitza egiteko pentsatuak, zoruan esertzeko eta yo baten gainean lo egiteko (tapaki bat baino apur bat lodiagoa den koltxoia, ibul edo ohe-zapiz estalia. Eta pyogae bat bururako, gari-oskolez betea. Azpitik ondol edo gudeul bidez berotutako zorua, berogailu sistema baten antzekoa. Familia xumeentzat eraikin bakarra zen hanok-a. Aberatsenek multzo bat osatzen zuten, emakume eta haurrentzat (anchae), gizonentzat (saranchae), gonbidatu eta zerbitzarientzat, eta gainera patio bat eta, are gehiago, arbasoak ohoratzeko tenplu bat, dena harresi batez inguratua.[2]

"Ondola" edo "gudeul" ere deitua, Koreako berogailu-sistema tipikoa da, eta goiz erabili zen Koreako penintsularen iparraldeko eskualdeetan. Beheko aldeko sukaldeko sutegi-sisteman sortutako kea eta beroa modu uniformean transmititzen ziren gela osoan zehar, hodien bidez. Hegoaldeko eskualdeetako "ondola", klima beroagoa zuena, gelako zurezko zorua aireztapen-sistema gisa erabiltzen zen. Eskualde batzuetan, aretoa material harritsuz egiten zen, "ondolaren" beroa luzaroago mantentzeko.[3]

Bizimodua hanok barruan

Sukaldea.

Hanok etxe batean bizitzeak esan nahi zuen lurrean esertzeko bizimodua aukeratu behar zela, aulkiaren edo ohearen ordez. Horretarako, zapatak erantzi eta ondo berotutako zoruan eseri edo etzan behar zuen. Gelak ez ziren hain handiak, baina gelaren funtzioa etengabe alda zitekeen altzarien kokalekuen bidez.

Eskualdeen araberako aldaketak

Ipar hotz ala hego beroko estilo arkitektonikoak ezberdinak ziren. Hegoaldeko eskualdeek etxe sinpleagoak zituzten, L formakoak, pisu angeluzuzen baten gainean, eta haien muturretan sukaldea eta gelak zeuden. Modu ireki horren arrazoia klima bero eta hezea eta aireztapen egokia ahalbidetzea zen. Aldiz, tenperatura baxuagoa zuten iparraldeko eskualdeetan, patioa inguratzen zuten U edo karratu formako etxe asko zeuden. Eta Jejudo uhartean, haize handia dagoen lekuan, ohikoa zen baso bat egotea haizea geldiarazteko, edo ormatzar oso altu bat etxeen inguruan.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya