Hapax
Hapaxa edo hapax legomenona hizkuntzalaritzan eta lexikografian erabiltzen den terminoa da, greziera klasikotik datorrena: 'απαξ (λεγόμενον), hapax (legomenon), "behin baino ez (zen esan)". Corpus batean behin baino agertzen ez den hitz, hitz-forma edo adierazpidea da. Askotan, hapaxa idazkera akatsa baino ez da, baina hizkuntza aspaldikoa bada edo hila bada, zaila da behin bakarrik agertzen den forma hori zuzena den edo ez jakitea. Maiz ez da posible jakitea zein esanahi zuen, testuinguruak asko laguntzen ez badu behintzat. Gutxitan agertzen diren hitzek ere izen bereziak dituzte, nahiz horeik gaur egun nekez erabiltzen diren, euskaraz behintzat: dis legomenon (birritan dokumentatu diren hitzak), tris legomenon (hirutan dokumentatu diren hitzak), eta tetrakis legomenon (lautan dokumentatu diren hitzak). Bost bider agertzea askitzat jotzen da hitza lexiko "normalean" kokatzeko.
Hitz bat behin bakarrik dokumentatzeko arrazoiak hauek dira: arrakasta eskasa izan duen neologismoa da, edo ia erabat galdu den arkaismo baten azken lekukotasuna, testigantza bakarra da.
Erromatar inperioaren idazkuneta, ohikoa da pertsona izen batzuk behin bakarrik agertzea idatzita. Horietako batzuk, latinezko formak ez direnak ez direnak, Erromatar inperioaren baitan hitz egin ziren beste hizkuntza batekoa izan zitekeen, eta batez, ere Europa ez mediterraneoko hizkuntza batekoa bada, idatzizko tradizioa ez zuten hizkuntzaren batean. Aldi berean, badira zenbait esamolde, testigantza bakarrra utzi dutenak. Izen, hitz eta esamolde horiei "unicum" esaten zaie.
Testu batean zenbat eta arkaikoagoa izan eta zenbat eta tradizio literario txikiagoko hizkuntza aldaera batean idatzita egon, orduan eta aukera handiagoa hapax bat edo beste agertzeko. Horrela, Refranes y Sentencias (1596) testuan —mendebaldeko euskara zaharrean idatzita dago—, hainbat hapax identifikatu dira: alaune "korta, saori", alberdau "pozez bete, alaitu", alogadu "alokatu", altamia "kikara", andera "andere preziatua"...
Hapax adibideak
- nortelrye ('hezkuntza'), Erdi Aroko Chaucer ingeles poetaren testu batean.
- αυτογυος (autoguos), Hesiodoren lan batean: esanahia ez da argia, baina 'goldea' proposatu izan da.
- açaga "postrimería" Landuccioren euskara hiztegian, ustez Gasteiz inguruko hizkera islatzen duena. Hapax hori zaila da, ez baitakigu ziur azaga ala atzaga ote den [1].
Erreferentziak
- ↑ Zuazo, Koldo, 1992, “Azaga = Postrimería?” ASJU 26-3: 1003-1006
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









