Harpauso

Harpausoak edo zaparriak ibai bat zeharkatzeko harri soltez osatutako bidea osatzen duten harriei esaten zaie. Lokatzez betetako bideetan ezartzen diren zapaltzeko harriek ere izen bera hartzen dute. Harpauso eta zaparri hitzak, adiera honetan, pluralean erabili ohi dira.[1]
Harpausoek oinezko bati ur-ibilgu natural bat (errekasto bat, ibai txiki bat) edo lokatzez betetako bide bat gurutzatzeko aukera ematen diote.
Historia

Haien jatorri historikoa ezezaguna bada ere, litekeena da harriak zapaltzea, enborrezko zubiekin batera, gizakiek asmatutako ur masak zeharkatzeko modurik goiztiarrenetakoak izatea, zubien aurrekari.
Harpausoak, harri handiez osaturik daudenean batez ere, komunitate baten presentziaren berri ematen dute, auzolana behar da horrelakoak prestatzeko.
Harpausoak naturatik zuzenean hartutako harriekin eraiki daiteke edo harri landu erregularrekin.
Japoniar lorategietako iso-watariak
Japoniar lorategi tradizionaletan, iso-watari hitzak, urmael baten sakonera txikiko zatiak zeharkatzen dituzten harrizko bidezidorrei egiten die erreferentzia, zubi-pasabide motelago baten antzera funtzionatzen dutenak. Iso-watariak erabiliz urmaelak zeharkatzeko, edo errekastoen sakonera txikiko zatiak, aintziretako edo edo urmaeletako animaliak eta landareak ikus daitezke, hala nola karpak, dortokak, igelak eta uretako hegaztiak.
Irudiak
Erreferentziak
- ↑ «harpauso - Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2023-10-02).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









