Harriette Chick
| Harriette Chick | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Londres, 1875eko urtarrilaren 6a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Cambridge, 1977ko uztailaren 9a (102 urte) |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Londresko University College 1896, 1904) Zientziatan graduatua, doktoretza Londresko Unibertsitatea Notting Hill and Ealing High School (en) Royal Holloway and Bedford New College |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Irakaslea(k) | Max von Gruber (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | nutrizionista, fisiologoa eta biokimikaria |
| Enplegatzailea(k) | Lister Institute of Preventive Medicine (en) |
| Jasotako sariak | |
Harriette Chick (Londres, 1875eko urtarrilaren 6a - Cambridge, 1977ko uztailaren 9a) britainiar mikrobiologo, dietista eta proteinen zientzialaria izan zen. Eguzki-argiak eta bakailao-gibel olioak errakitismoa prebenitzeko duten funtzioa erakusteagatik gogoratzen da.
Biografia
Familia metodista batean jaio zen, hamabiren seigarren alaba eta haurtzarotik haratago bizirik iraun zuten zazpi alabetako bat.[1] Chick haurrak zorroztasunez heziak izan ziren arinkeriarik gabe eta familiako otoitzetara erregularki joanda. Zazpi neskak Notting Hill Bigarren Hezkuntzako Eskolara joan ziren, zientzietako irakaskuntzagatik bikaintzat jotzen zen eskolara.[2] Ondoren, sei ahizpek, Harriette barne, ikasten jarraitu zuten unibertsitate tituluak lortzeko. Horietako beste bat, Frances Wood, estatistikari aipagarri bilakatu zen.[3] Harriette Bedford College-n matrikulatu zen, eta, ondoren, University College London-en zientzia-ikasle gisa 1894an eta gero unibertsitate berean bakteriologian doktoretza lortu zuen.[4][5]
Harriette Chick ez zen inoiz ezkondu, eta 1977an hil zen 102 urte zituela.[5]
Ikerketa lana
Ur zikinak ezabatzeko eta desinfekzio-mekanismoei buruzko ikerketa goiztiarrak
1898-1901 urteetan zehar 1851ko Erakusketarako Errege Batzordearen sari batek Max von Gruber irakaslearekin Vienako Higiene Institutuan eta Rubert Boyce irakaslearekin, Liverpooko University College-n, ikerketak egiteko aukera eman zion.[1] 1902an AC Houston doktorearen laguntzaile izendatu zuten, Estolderia Deuseztatzeko Errege Batzordeko bakteriologo nagusia.[6] 1902an Munichera lekualdatu ondoren, 1903an Gruber-ekin hasi zen berriro lanean. 1904an Londresko Unibertsitateko sari bat jaso zuen ur kutsatuetako alga berdeei buruzko lanagatik.[4][5] 1905ean, Charles Scott Sherringtonek iradokita, Jenner Memorial Research ikerketa-beka eskatu zuen Lister Institutuan. Bere eskaerak zenbait eragozpen planteatu zituen, emakume bakar batek ere ez baitzuen aurretik beka hori jaso.[2] Listerrekin zuen harremana luzea izan zen. 1945era arte institutuan lan egin zuen, eta ohorezko langilea izan zen gero 25 urtez.

Chick eta Lister Institutuko zuzendariak, Charles James Martinek, proteinen desnaturalizazio-prozesua proteinen koagulazioaren (edo malutapenaren) desberdina zela ikusi zuen, proteinen tolespenaren ulermen modernoa hasiz.[5] 1908an Chicken Legea formulatu zuelako ezaguna da, organismoen heriotzaren eraginkortasunaren eta desinfektatzaile batekiko kontaktu-denboraren arteko erlazioa emanez.[7] Chicken Legea H. E. Watson doktoreak aldatu zuen 1908an, hilgarritasun-koefiziente espezifikoa sartzeko. Chick-Watsonen ekuazioa gaur egun ere erabiltzen da. Desinfektatzaileen eraginkortasunari buruzko proba berri eta, garai hartan, errealistagoa, Chick-Martin proba, bi kolaboratzaileek asmatu eta izendatu zuten.
Lehen emakume zientzialarietako baten esperientzia
1909an, Chick Londresko Unibertsitateko emakume graduatu talde batek The Times egunkarira bidalitako gutun baten sinatzailea izan zen. Eskutitz horretan, beren unibertsitateko diputatu hautatuari botoa emateko baimena eskatzen zuten.[8] 1913an, Biokimika Elkartean onartu zuten lehen hiru emakumeetako bat izan zen, izena eta emakumeak onartzeko politika aldatu ondoren.[9]
Lister institutuan lana
1915ean Elstreeko Lister Institutura joan zen armadarako tetanosaren antitoxina probatu eta botilatzera eta mikroorganismo espezifikoentzako lehen desinfektatzaileak garatzera.[10] Hala ere, Chelseako eraikinera itzuli zen, serum aglomeratzailea prestatzera, tropen tifusa eta antzeko gaixotasunak diagnostikatzeko.[5] Gerora, ordea, bertako biztanleen zein atzerriko indarren gerra garaiko dietan elikadura gabeziak zuzentzeko ikerketak hasi zituen. Hasieran, hainbat elikagaik eskorbutoari eta beriberiari aurre egiteko duten gaitasunari buruzko ikerketak egin zituzten. 1919an, Elsie Dalyell doktorearekin batera, talde bat zuzendu zuen, Margaret Hume eta Hannah Henderson Smith tartean, Lister Institutuko eta Medical Research Council-eko (Erresuma Batua) elikadurak gerraosteko Vienan haurtzaroko hezur-gaixotasunarekin zuen erlazioa aztertzeko.[11] Zer nutrizio-faktorek eragiten zituen errakitismoa aurkitu zuten, eta bakailao-gibeleko olioan edo argi ultramorearekiko esposizioan agertzen ziren bitamina koipetsu disolbagarriek sendatu eta eragotzi egin zezaketela haurrengan errakitismoa frogatu zuten.[5][11]

Chick Lister Institutuko elikadura atal berri baten buru izendatu zuten eta errakitismoari eta, gainera, pelagrari buruzko ikerketarekin jarraitu zuen. Departamentua CJ Martin Lister zuzendariaren Cambridgeko etxera eraman zuten Bigarren Mundu Gerran.
Sariak eta aintzatespenak
- Nutrizioaren oinarri fisiologikoei buruzko Nazioen Ligako osasun ataleko batzordeko idazkaria izan zen 1934tik 1937ra.[5]
- 1941ean Nutrizio Elkarteko kide fundatzailea izan zen, eta bertako lehendakari izan zen 1956tik 1959ra.
- 1932an Britainiar Inperioko Ordenaren komendadorea (CBE) izendatu zuten, eta Britainiar Inperioko Ordenaren zaldun edo dama komendadorea (DBE) 1949an.[1][5]
- 1960an Royal Society of Medicine elkartearen ohorezko beka jaso zuen.
- 1918an Fisiologia Elkarterako hautatu zuten.
- Medikuntzako Ikerketa Kontseiluko Elikagai Osagarrien Faktoreen Batzordeko idazkari izan zen 1918tik 1945era.[12]
Erreferentziak
- ↑ a b c Morgan, Neil. (1990). « Chick, Harriette ». In Frederic L. Holmes (ed.). Dictionary of Scientific Biography Supplement II. Vol. 17. Charles Scribner's Sons. pp. 165–166. ISBN 0-684-19177-6...
- ↑ a b Creese, Mary R. S.. (1998). Ladies in the laboratory? : American and British women in science, 1800-1900 : a survey of their contributions to research. Lanham, Md. : Scarecrow Press ISBN 978-0-585-27684-7. (kontsulta data: 2025-02-09).
- ↑ «Significance magazine - The remarkable life of Frances Wood | Significance magazine» web.archive.org 2020-02-07 (kontsulta data: 2025-02-09).
- ↑ a b Haines, Catharine M. C.. (2001). International women in science : a biographical dictionary to 1950. Santa Barbara, Calif. : ABC-CLIO ISBN 978-1-57607-090-1. (kontsulta data: 2025-02-09).
- ↑ a b c d e f g h (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2019-02-07). «Harriette Chick, la nutricionista que desenmascaró la verdadera causa del raquitismo» Mujeres con ciencia (kontsulta data: 2025-02-09).
- ↑ The Crusade Against Consumption.. The Times, 13 January 1902 p6, London, England.
- ↑ (Ingelesez) Thoresen, Marianne. (1994-04-30). «Women Physiologists» BMJ : British Medical Journal 308 (6937) (kontsulta data: 2025-02-09).
- ↑ L. Garrett Anderson, M. D., B. S., Marian Busk, B. S., Hon. Treasurer., & E. Honor Bone, M. D., B. S. Harriette Chick, D.Sc. Jessie W. Scott. M.A. Hon. Secretaries.. (1909). Women Graduates and the Suffrage.. The Times, p. 12. London, England..
- ↑ «Women in the Biochemical Society» warwick.ac.uk (kontsulta data: 2025-02-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «BPL History | PDF | Blood Plasma | Blood» Scribd (kontsulta data: 2025-02-09).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2023-01-06). «Harriette Chick, nutricionista» Mujeres con ciencia (kontsulta data: 2025-02-09).
- ↑ (Ingelesez) «Chick, Dame Harriette (1875–1977), nutritionist» Oxford Dictionary of National Biography doi:. (kontsulta data: 2025-02-09).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










