Hasier Larretxea
| Hasier Larretxea | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Arraioz, 1982ko martxoaren 22a (44 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, olerkaria eta LGBT ekintzailea |
| Lantokia(k) | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Hasier Larretxea (Arraioz, Nafarroa Garaia, 1982ko martxoaren 22a) euskal idazlea da. Poesian nabarmendu da.
Bizitza
Donato Larretxea aizkolariaren iloba eta Patxi Larretxea herri kirolariaren semea izaki, familiak Hasier ere herri kiroletan aritzera bultzatu zuen, baina Hasierrek presioari aurre egin zion. Madrila ihes egiteko beharra sentitu zuen 2006an, 24 urte zituela; homosexuala izateagatik Baztan bere jaioterrian arazorik izan ez zuen arren, LGBT eskubideen aldeko militantziak nekatu zuen, eta Madrila jo zuen, anonimotasunera, bere baitakoak lantzearren eta idaztearren. Geroztik han bizi da.[1]
Geroago, 2016an hainbat poesia-errezital antolatu zituen hainbat hiritan (Donostia, Iruñea, Madril, Bartzelona, Zaragoza...). Hasier poesiak irakurtzen ditu euskaraz eta erdaraz, eta aldi berean gurasoek egurra mozten dute poesiaren erritmoari lagunduz. Errekontziliazioa islatu nahi dute ekitaldi horietan, familia barrukoa eta kolektiboa.[2]
Lanak
- Eguraldi lainotsua (2001), Iruñea hiriko lehen poesia saria.
- Azkenaldian (2002), Nafarroako Unibertsitate Publikoko lehen poesia saria.
- Bazaudete? (2004, Metaziri). Elizondo, Baiona, Iruñea, Andoain eta Gasteizen ikuskizunak errezitaldiak eskaini ditu.
- Azken bala (2007),[3] Nafarroako Gaztediaren Institutuak antolaturik Artista Gazteendako literatur lehiaketan saritua, Point de Lunettes Sevillako argitaletxeak edizio elebidunean karrikaratua 2008an. Gaztelaniazko itzulpena Angel Errok egina da.
- Atakak (2011). Poesia liburua.[4] "Bertakoa ezagutzen duen begirada bat da, urruntasunetik; barnean nituen bizipenak, esperientziak, paisaiak. Bada landa eremuko bizitzari, usaindutako horri egindako gorazarre egite bat, omenaldi bat".[5]
- Barreras (2013, La Garúa).[6]
- Larremotzetik (2014, Erein). Memoria liburua.
- Niebla Fronteriza (2015, El Gaviero)[7] Urte horretako 10 poesia-libururik onenen artean aukeratu zuen "El Cultural" blogak.[8]
- Pulgarcito (2016, Alkibia) Ipuina.[9]
- De un nuevo paisaje (2016, Stendhal Books).[10]
- Meridianos de tierra (2017, Harpo Libros).[11]
- El lenguaje de los bosques (2018, Espasa). Narrativa.[12]
- Hijos del peligro (2023, Candaya).
Sariak
- Nafarroako idazle gazteendako "Francisco Ynduráin" saria lortu zuen 2008an.
- Iruñea hiriko literatur lehiaketan poesia modalitatean, 2001. Eguraldi lainotsua (Pamiela, 2001)
Erreferentziak
- ↑ Edu LARTZAGUREN: «Hasier Larretxea, idazlea: "Aitak errieta egiten zidan liburuak erosteagatik"»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2014-06-04.
- ↑ (Gaztelaniaz) Molino, Sergio del. (2016-11-20). «Reconciliación familiar con el hacha y el verso» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2018-09-02).
- ↑ 1982-, Larretxea Arraiozen, Hasier,. (2008). Azken bala = La última bala. (Ed. bilingüe. argitaraldia) Point de Lunettes ISBN 9788496508255. PMC 430525708. (kontsulta data: 2018-09-02).
- ↑ (1982-), Larretxea, Hasier. ([2011]). Atakak. (1. argit. argitaraldia) Alberdania ISBN 9788498682847. PMC 863182651. (kontsulta data: 2018-09-02).
- ↑ Alustiza, Maite. (2011). «Sustraiek bizirik diraute» Berria (kontsulta data: 2018-09-02).
- ↑ 1982-, Larretxea, Hasier. (2013). Barreras. (1ª ed. argitaraldia) La Garúa Libros ISBN 9788494057540. PMC 871811797. (kontsulta data: 2018-09-02).
- ↑ 1982-, Larretxea, Hasier,. Niebla fronteriza. (Primera edición. argitaraldia) ISBN 9788415048237. PMC 903904201. (kontsulta data: 2018-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los mejores libros de poesía de 2015 | Rima interna» www.elcultural.com (kontsulta data: 2018-09-02).
- ↑ 1982-, Larretxea, Hasier,. Pulgarcito. (Primera edición. argitaraldia) ISBN 9788494466915. PMC 945384021. (kontsulta data: 2018-09-02).
- ↑ 1982-, Larretxea, Hasier. (imp. 2016). De un nuevo paisaje. (1ª ed. argitaraldia) Stendhal Books ISBN 9788460840060. PMC 960401274. (kontsulta data: 2018-09-02).
- ↑ Hasier,, Larretxea,. Meridianos de tierra. ISBN 9788494539954. PMC 1002641129. (kontsulta data: 2018-09-02).
- ↑ 1982-, Larretxea, Hasier,. (2018). El lenguaje de los bosques. Espasa ISBN 9788467051667. PMC 1028530698. (kontsulta data: 2018-09-02).
Kanpo estekak
- Hasier Larretxea "Point de Lunettes" argitaletxean
- Hasier Larretxea, Profila Euskal Idazle Elkartean
- Miguel Sánchez-Ostiz-en kritika Diario de Noticias-en
- Felipe Juaristiren kritika Diario Vasco-n
- Katixa Agirreren kritika[Betiko hautsitako esteka] Deian
- Beñat Sarasolaren kritika Berrian
- Igor Estankonaren kritika Argian
- Elkarrizketa[Betiko hautsitako esteka] Berria egunkarian
- Elkarrizketa Diario de Noticias-en
- Elkarrizketa Haritu aldizkarian
- Elkarrizketa ABC egunkarian
- Elkarrizketa La Opinión de Tenerife-n
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









