Share to:

Hate-watching

Hate-watching (Gorrotoz ikustea) gaur egungo kultura digitalaren fenomeno paradoxiko eta bitxia da. Gorrotoa, atsekabea edo deserosotasuna eragiten duen eduki bati modu jarraituan erreparatzea da: telebista saio bati, eduki sortzaileen bideoei edo politikarien diskurtsoei, besteak beste.[1]

Ez da esperientzia pertsonal isolatu bat: emozio biziak, talde dinamikak eta plataforma digitalen algoritmoek elkarrekin osatzen duten erreakzio konplexu baten emaitza da.[1] Fenomeno hori, gainera, pertsonaia edo 'influencer' bat kritikatzen duten komunitateak sortzean datza, sare horietan egiten duenagatik. Komunitate osoak daude, profil, marka, pertsonaia bati gorrotoa diotenak, hori kritikatzeko bakarrik sortuak. Pantaila baten atzean dagoen anonimotasunak ondoriorik gabe kritika egiteko eta samingarria izateko aukera ematen du. [2]

Askotan, nagusitasun intelektualaren irudipenarekin edo hutsaldi emozionalarekin lotzen da.[1]

Gorrotoa ikustearen ekintza ikusleak komunikabideekin lente satiriko baten bidez elkarreragitean oinarritzen da. Streaming plataformen eta sare sozialen gorakadaren ondorioz, gorrotoa ikustea motibazio psikologiko eta sozial multzo batean oinarritzen da eta ezin ditu gehiegikeriak erabat saihestu, jatorri kaltegabea izan arren.[3]

Dena dela, hate-watching-a ez dago soslai psikologiko zehatz bati lotuta: «Ez da gustuko ez duzun zerbait ikustea soilik. Edukiak sortzen dizkizun emozioetatik askatzea zaila delako jarraitzen duzu horri begira. Batzuetan komunitate osoak identitate komunak sortzen dituzte irriaren, mespretxuaren edo jazarpen obsesiboaren bidez».[1]

Hate-watching terminoa lehenbiziko aldiz noiz erabili zen dokumentatuta ez badago ere, 2000ko hamarkadaren erdialdean hasi zen zabaltzen blogetan eta pop kulturari loturiko komunikabide digitaletan. Jatorrian telebistara mugatutako kontzeptua bada ere, gaur egun are agerikoagoa da sare sozialen logikan. Horrela aztertu du Arantxa Vizcaino UNIR Errioxako Nazioarteko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak: «Influencer-en aurkako gorrotoa ez da gertakari isolatua; sare sozialen arabera birkonfiguratzen den egitura egonkorra da, oinarrian emozio multzo bera duena».[1]

Adibide bat

Izan ere, hate-watchingak Survivor bezalako formatuen arrakastaren gakoetako bat pertsonifikatzen du: ikuslea telebistako lehiaketan parte hartzen duten pertsonak baino gehiago sentitzen da. Bere buruarekin hobeto sentitzen da eta arazo pertsonaletatik ihes egiten du horrela: bere indarrak pantaila batetik jarraitzen duen entretenimendu huts bat gogor kritikatuz.[4]

Erreferentziak

  1. a b c d e Uribarren, Unai Etxenausia. (2025-11-26). «'Hate-watching': gorrotoz kontsumitzen» Berria (kontsulta data: 2025-11-27).
  2. (Gaztelaniaz) EFE, Lola Gutiérrez /. (2025-07-06). «¿Qué es el 'hate watching'? El fenómeno que cada vez preocupa más a los creadores de contenido e influencers» El Periódico (kontsulta data: 2025-11-27).
  3. (Ingelesez) February 6, Madeleine Davies |; 2013 | 11:45pm. «'Hate Watching' Is Mostly Just Being Embarrassed by Your Own Tastes» Jezebel (kontsulta data: 2025-11-27).
  4. (Gaztelaniaz) Terán, Borja. (2020-02-21). «'Hate-watching', el odio que ayuda a perpetuar éxitos televisivos» La información (kontsulta data: 2025-11-27).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya