Share to:

Hebat

"Zeruko Eguraldiaren jainkoa" (sic) mendien gainean (ezkerrean) eta Arinna/Hebat lehoien gainean (eskuinean). Yazılkayako A ganberako behe-erliebea.[1]

Hebat edo Hepat jainkosa hurrita bat da, nahi eta, seguruenik, jatorria siriarrekoa. Hurritek emankortasunarekin lotu, jainkosa-erreginatzat hartu eta ekaitzaren jainkoa zen Teshuben emazte egin zuten. hititek Arinna eguzki jainkosarekin identifikatu zuren. Bere animalia lehoia da, Inanna/Ishtar jainkosa mesopotamiarra bezala. Teshubekin elkartu zenetik, seme bat izan zuen, Sharruma. Alepo hiriko (Siria iparraldean) jainkosa babeslea ere izan zen.

Eblan Hepa edo Hepatu izenaz zuen. eta Hattin, mendietako jainkoarekin, Sarrumarekin elkartu zuten. Puduhepa, K.a. XIII. mendeko hititen erreginak eta Hattusili III.aren emazteak, Arina jaikosa eguzkiarekin identifikatu zuen. Ekialdeko hurritek (Kizzuwatnako eta Mitanniko erresumako biztanleek) hititen panteoira eraman zuten Heaptu eta beste jainko-jainkoa hurrita. Horiek dira: Teshub, ekaitzaren, trumoiaren eta tximistaren jainkoa, Sauska, sexualitatearen eta gerraren andrea, eta beste asko. Hitien artean hurriten jainko-jainkosak adoptatu ziren batez ere, Tudhaliya IIa eta bere emaztea Nikkalmatiren agintaldian eta ondorengo errege-erreginen eskutik.[1]

Batzuetasn Tilla esten zioten, "Andere" esan nahi duena.[1]

Tiara bat izaten zuen buruan (erregina baitzen), eta bere animaliak, aipatutako lehoiaz gain, lehoinabarra ere baziren.

Teshubek eta Hebatek kultu-zentroak zituzten Kummannin (Comana Cappadociae klasikoa, gaur egungo Turkiako Adana probintzian), baita Alepon eta Taurus mendialdeko beste hiri batzuetan ere.[2]

Lehen milurtekoaren hasieran agertu da Urartun, Huba izenarekin, eta garai helenistikoan, Anatoliako eskualde batzuetan, Hipta izenarekin.

Erreferentziak

  1. a b c Vázquez Hoys, Ana María. (2005). Historia de las Religiones Antiguas, Tomo I, Próximo Oriente. Madril: Sanz y Torres, 288, 296, 331 or. ISBN 9788496094598..
  2. (Ingelesez) «Hebat | Mesopotamian, Mother Goddess, Storm Goddess | Britannica» Encyclopedia Britannica (kontsulta data: 2026-06-03).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya