Hekuba
| Hekuba | |
|---|---|
| Ezaugarriak | |
| Sexua | emakumezkoa |
| Ogibidea | erregina |
| Familia | |
| Aita | Dymas (en) |
| Ama | Telecleia (en) |
| Ezkontidea(k) | Priamo |
| Bikotekidea(k) | Apolo |
| Seme-alabak | Deiphobus (en) |
| Anai-arrebak | Asius (mythology) (en) |
Hekuba, greziar mitologian, Priamo, Troiako erregea eta Iliadako pertsonaiaren bigarren emaztea da. Frigiako errege zen Dimasen alaba da lan honen arabera, Sangarios eta Evagora ninfaren alabatzat ere hartu den arren.
Hekubak, Priamorekin, seme-alaba ugari izan zituen, iturrien arabera, Apolodoro Atenaskoak aipatzen dituen 14tatik, Euripidesek aipatutako 50 arte, tradizio hedatuenak aipatzen dituen 19etatik pasatuz. Bere seme-alabarik ezagunenen artean, Hektor, Kasandra, Paris, Heleno, Polixena, Kreusa eta Troilo zeuden.
Mendekua Polidorogatik
Hekubak, bere seme txikia zen Polidoro, Traziara bidali zuen, gertatzeko zorian zegoen gerratik ihes egin zezan. Gerran zehar, Polidoro, hango erregeak zaindu zuen.
Troiako Gerra amaitu ondoren, greziarrek, Hekuba, euren esklabu bihurtu zuten, banaketan, Odiseori suertatu zitzaiolarik. Beste esklabu batzuekin ontziratua, Traziara iritsi zen, non Polimestor erregeak, Polidoro hil zuela jakin zuen, honek eramandako ondasunen jabe egiteko. Hekuba, begiak ateraz eta erregea bera, honen bi seme-alabekin batera hilez mendekatu zen.
Metamorfosia
Bere heriotzari buruz, hiru bertsio daude: lehena, desesperazioagatik bere buruaz beste egin zuela; bigarrena, greziarrek hil zutela, eta, hirugarrena, jainkoek, zakur eme bihurtu zutela, bere semeen heriotzagatik egindako axanpen ondorioz.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









