Helena Rojo
| Helena Rojo | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | María Elena Enríquez Ruiz |
| Jaiotza | Mexiko Hiria, 1944ko abuztuaren 18a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Mexiko Hiria, 2024ko otsailaren 3a (79 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: gibeleko minbizia |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Juan Ferrara (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | modeloa eta aktorea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
María Elena Enríquez Ruiz (Mexiko Hiria, 1944ko abuztuaren 18a - Mexiko Hiria, 2024ko otsailaren 3a)[1], Helena Rojo izenez ere ezagutua, mexikar aktorea izan zen.[2]
Ikasketak
Helena Rojok 1960ko hamarkadaren hasieran ekin zion modelo izatearen ibilbideari.
Hamarkadaren amaiera aldera, antzerkia ikasi zuen Carlos Ancira eta José Luis Ibáñez zuzendariekin eta 1970ean El club de los suicidas [3]filmean debuta egin zuen. Gainera, urte horretan bertan, bere bigarren filmean ere agertu zen, hain zuzen, Los amigos-en.
1969an, esklusibotasun-kontratu bat sinatu zuen Marte zinema Ekoiztetxearekin, eta Siempre hay una primera vez filmarekin egin zuen debuta aktore gisa. 1972an, Aguirre, la cólera de Dios filmean parte hartu zuen. Ekoizpen hau, Alemaniaren, Mexikoren eta Peruren artean egindako elkarlan bat izan zen. 1973an, protagonista izan zen Extraño en su pueblo telenobelarekin. 1974an, Más negro que la noche beldurrezko filmaren protagonista izan zen, Claudia Islas, Susana Dosamantes eta Lucía Méndezekin kredituak partekatuz. 1976an, Fox Trot filmean parte hartu zuen, eta urtebete geroago, 1977an, La venganza telenobelako protagonista izan zen.
1998an, El privilegio de amar telenobelaren protagonista izan zen. 2000. urtean, Ramonarekin bere kalitatea berretsi zuen, eta parte-hartze berezia izan zuen Abrázame muy fuerte filmean, beste bi pertsonaiekin.
2006an, Mundo de fieras lanaren bertsio berrian jardun zuen. Urte horretan bertan, Ugly Betty telesail estatubatuarrean ere aritu zen. Hori gutxi balitz, 2008an, Cuidado con el ángel filmatu zuen telebistarako, Locas de amor minisailean ere ibili zen, eta Amor letra por letra filmarekin parte hartu zuen zineman. 2009an, Leonarda antagonikoa interpretatu zuen, Corazón salvajeren hirugarren bertsioan.[4]
2012an, Por ella soy Eva filmaren bertsio mexikarrean agertu zen, Eugenia Mistralen paperarekin. 2014an, El color de la pasión antzezlanarekin bat egin zuen Milagrosen rola hartuta. 2016an, Corazón que miente eta La candidata telesailetako parte izan zen. 2019an, Juntos el corazón nunca se equivoca telesaileko protagonistetako bat izan zen. Telesail hau, Mi marido tiene más familia telesaileko spinoff bat izan zen. [5]
Bizitza pertsonala
Urte batzuen buruan, Juan Ferrara aktorearekin ezkonduta egon zen. Bere bigarren ezkontza Benjamin Fernandezekin izan zen. Hiru seme-alaba izan zituen, eta guztiak Juan Ferrara aktorearekin eduki zituen.
Heriotza
2024ko otsailaren 3an, Helena Rojo, Mexiko Hirian hil zen 79 urterekin, gibeleko minbiziaren aurkako borroka baten ondoren. [6][3]
Filmografia
| ZINEMA | TELEBISTA |
|---|---|
|
|
Izendapenak eta sariak
Ariel sariak
| URTEA | KATEGORIA | FILMA | EMAITZA |
|---|---|---|---|
| 1972 | Emakumezko aktore onenaren Ariel saria | Fin de fiesta | Irabazlea |
| 1973 | Emakumezko aktore onenaren Ariel saria | Los cachorros | Izendatuta |
| 1981 | Emakumezko aktore onenaren Ariel saria | Misterio | Irabazlea |
| 1992 | Emakumezko aktore onenaren Ariel saria | Muerte ciega | Izendatuta |
Telebistan eta telesailetan lortutako sariak
| URTEA | KATEGORIA | TELESAILA | EMAITZA |
|---|---|---|---|
| 1985 | Emakumezko aktore onena | La traición | Izendatua |
| 1993 | Doilor onena | Las secretas intenciones | Izendatua |
| 1996 | Emakumezko aktore onena | Retrato de familia | Izendatua |
| 1999 | Emakumezko aktore onena | El privilegio de amar | Irabazlea |
| 2001 | Lehen emakumezko aktore onena | Abrázame muy fuerte | Irabazlea |
| 2005 | Doilor onena | Inocente de ti | Irabazlea |
| 2006 | Lehen emakumezko aktore onena | Peregrina | Izendatua |
| 2007 | Lehen emakumezko aktore onena | Mundo de fieras | Irabazlea |
| 2009 | Lehen emakumezko aktore onena | Cuidado con el ángel | Irabazlea |
| 2010 | Lehen emakumezko aktore onena | Corazón salvaje | Izendatua |
| 2013 | Lehen emakumezko aktore onena | Por ella soy Eva | Izendatua |
| 2015 | Lehen emakumezko aktore onena | El color de la pasión | Izendatua |
| 2017 | Lehen emakumezko aktore onena | La candidata | Irabazlea |
Bravo sariak
| URTEA | KATEGORIA | TELESAILA | EMAITZA |
|---|---|---|---|
| 2007 | Lehen emakumezko aktore onena | Mundo de fieras | Irabazlea[14] |
| 2017 | Lehen emakumezko aktore onena | La candidata | Irabazlea[15] |
Urrezko ereinotza (Espainia)
| URTEA | KATEGORIA | TELESAILA | EMAITZA |
|---|---|---|---|
| 2004 | Ibilbide artistikoaren saria | Amor real | Irabazlea |
URREZKO KALIFA
| URTEA | KATEGORIA | TELESAILA | EMAITZA |
|---|---|---|---|
| 1999 | Antzezpenik onena | El privilegio de amar | Irabazlea[16] |
"El Heraldo" Sariak (Mexiko)
| URTEA | KATEGORIA | TELESAILA | EMAITZA |
|---|---|---|---|
| 1995 | Emakumezko aktore onena telebistan | Retrato de familia | Izendatua |
Telebistaren Golden Awardsek
| URTEA | KATEGORIA | TELESAILA | EMAITZA |
|---|---|---|---|
| 2003 | Mejor villana | Amor real | Irabazlea |
| 2014 | Mejor actriz en un papel secundario | El color de la pasión | Irabazlea [17] |
| 2016 | Mejor primera actriz | La candidata | Irabazlea [18] |
Urrezko Eguzkia
| URTEA | KATEGORIA | TELESAILA | EMAITZA |
|---|---|---|---|
| 2003 | Izarrondoko emakume onenaren saria | Amor real | Irabazlea |
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) González, María Luisa Valdés Doria/MULTIMEDIOS;Alexandra. (2024-03-02). «Murió Helena Rojo, famosa actriz mexicana; esto sabemos» Grupo Milenio (kontsulta data: 2024-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Padinger, Germán. (2024-02-04). «Fallece la actriz mexicana Helena Rojo a los 79 años» CNN (kontsulta data: 2024-02-16).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «La actriz Helena Rojo fallece a los 79 años; participó en El privilegio de amar y Cuna de Lobos» www.proceso.com.mx (kontsulta data: 2024-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Inician grabaciones de la telenovela “Corazón Salvaje” | Periódico Zócalo | Noticias de Saltillo, Torreón, Piedras Negras, Monclova, Acuña» Periódico Zócalo | Noticias de Saltillo, Torreón, Piedras Negras, Monclova, Acuña (kontsulta data: 2024-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Digital, Milenio. (2019-06-23). «Aristemo: Dónde y cómo ver serie Juntos, el corazón nunca se equivoca» Grupo Milenio (kontsulta data: 2024-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) TIM, Televisa. «Muere la primera actriz Helena Rojo a los 79 años» Las Estrellas TV (kontsulta data: 2024-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) MAG, NOTICIAS. (2023-10-06). «Invitación a un asesinato, actores y personajes: quién es quién en la película de Netflix | Cast Guide | FAMA» Mag. (kontsulta data: 2024-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Esparza, Kike. (2022-03-27). «“Mi tío”, la serie de Prime Video que no puedes perderte» Rosa Distrito (kontsulta data: 2024-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Moreno, Violeta. (2022-06-14). «Esta historia me suena estrena temporada con problemáticas actuales» Grupo Milenio (kontsulta data: 2024-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) swissinfo.ch, S. W. I.. (2022-03-14). «Empieza el rodaje en México de una bioserie sobre María Félix» SWI swissinfo.ch (kontsulta data: 2024-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lifetime presenta la segunda temporada de Amores que Engañan» www.prensario.net (kontsulta data: 2024-02-16).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Helena Rojo. 2024-02-13 (kontsulta data: 2024-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Helena Rojo grabó parte de Vencer la Culpa enferma: Le dieron un pronostico nada alentador» TVyNovelas 2024-02-05 (kontsulta data: 2024-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Entregan los premios Bravo a lo más destacado de los espectáculos» vanguardia.com.mx 2007-10-03 (kontsulta data: 2024-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Llueven estrellas en Premios Bravo» www.elvigia.net (kontsulta data: 2024-02-16).
- ↑ «IMAGEN - ¡Qué Pues! - Martes 15 de Junio de 1999» web.archive.org 2013-06-06 (kontsulta data: 2024-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cueva, Álvaro. (2015-01-01). «TV Adicto Golden Awards 2014» Grupo Milenio (kontsulta data: 2024-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cueva, Álvaro. (2017-06-01). «Tv Adicto Golden Awards 2016» Grupo Milenio (kontsulta data: 2024-02-16).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









