Helga Diekhoff
| Helga Diekhoff | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Helga Diekhoff Graf |
| Jaiotza | Kiel, 1940ko ekainaren 2a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Madril, 2007ko apirilaren 21a (66 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | politikaria, kazetaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta idazlea |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | |
Helga Diekhoff Graf, ezaguna Helga Soto ezkontza-izenez (Kiel, 1940ko ekainaren 2a – Madril, 2007ko apirilaren 21a) alemaniar jatorriko espainiar militante sozialista eta feminista izan zen, bereziki ezaguna Espainiako Langile Alderdi Sozialistan (PSOE) prentsa eta komunikazioan egindako aholkulari lanarengatik, frankismoaren erdialdean eta trantsizio espainiarrean. PSOEren eta Alemaniako sozialdemokraziaren arteko komunikazioan funtsezko lotura izan zen, sasoi horretan, gainera.[1]
Bizitza
Kielen (Alemania) jaio zen, eta gaztelania ikasketak egin zituen bere herrialdean; 1961ean, berriz, Santanderrera iritsi zen, hizkuntzaren menderapena osatzeko.
Lan ibilbidea
Hasieran, alemanezko itzulpenekin eta eskola partikularrekin biziraun zuen. Orduantxe ezagutu zuen Jorge Soto, gero bere senarra izan zena, Madrilgo Unibertsitate Elkarte Sozialistako kidea.[2][3]
PSOEn lagun talde batekin sartu zen 1974an Suresneseko Kongresuaren ostean, artean klandestinitate sasoian. 139. zenbakia zuen militante txartela.
Adolfo Suárez gobernuburu izendatu ostean, PSOEk Helga izendatu zuen prentsaburu; Joaquín Prieto kazetariaren arabera, bereziki sasoi hartako sozialisten zirrikituak ezagutzen zituen Alfonso Guerrak fitxatuta.[4][5] Komunikazio aholkulari, lehen idazkariaren prentsa buru eta prentsa kabineteko buru karguak izan zituen, hurrenez hurren.[6] Prietok urte batzuk geroago azaldu zuenez, Helgak izugarrizko baliabideak zituen 'partiduan' sinistarazten zuen, benetan ñimiñoa zenean.[5]
Handik aurrera, 1982an PSOEk hauteskundeak irabazi zituen arte, komunikabideekiko harremanen burua izan zen, baina Felipe Gonzálezek ez zuen Moncloara eraman.[5] Atzerri Ministerioko aholkulari taldean sartu zen lehenengo Fernando Moránekin, eta gero Francisco Fernàndez Ordoñezekin.[7]
1986an, Espainiak NATOko kide izaten jarraitzeari buruzko erreferendumaren kanpaina koordinatzeko ardura izan zuen hedabideetan. Erreferendumaren ondoren Lan Ministerioko prentsa buru izatera pasatu zen Manuel Chavesekin.[8]
1987ko abuztuan Espainiako enbaxadaren bozeramaile izendatu zuten Washingtonen, eta 1992ko urrira arte kargu horretan jardun zuen.
Aktibismo feminista
Militante sozialista eta feminista, Francisco Arriero Ranz ikerlariaren esanetan, 60ko hamarkadaren bukaeran eta 70eko hamarkadaren hasieran Emakumeen Mugimendu Demokratikoko kidea izan zen, jatorri sozialistako beste emakume batzuekin batera, hala nola Carlota Bustelo edo Graciela Uñarekin.[9] Merche Comabella ekintzaile feministak ere baieztatu zuen.[10] 1977an, PSOEn Emakumea eta Sozialismoa Batzordea sortzeko arduraduna izan zen.[11][12]
1990eko hamarkadaren hasieran, Washingtonetik Espainiara itzuli ondoren, MPDLrekin (Bakearen, Armagabetzearen eta Askatasunaren aldeko Mugimendua) eta zenbait plataforma feministarekin elkarlanean jardun zuen. Erretiroa hartu eta gero, aktibismoari eutsi zion, MPDLko Zuzendaritza Batzordeko kidea zela, bere Tiempo de Paz aldizkarian idatzi eta tertulia feministetan parte hartuz.[3] Moncloako (Madril) eta Hoyo de Manzanareseko talde sozialistekin lan egin zuen.
Heriotza
Madrilen hil zen, 66 urte zituela, 2007ko apirilaren 21ean, biriketako konplikazio baten ondorioz, ebakuntza baskular baten ondoren.[13]
Erreferentziak
- ↑ Birnbaum, Norman. (29 de abril de 2007). La hija alemana de España. ISSN 1134-6582..
- ↑ Mauersberger, Volker. (11 de marzo de 1983). Helga Soto: Die Deutsche im Palacio. ISSN 0044-2070..
- ↑ a b «Diekhoff Graf, Helga - Fundación Pablo Iglesias» www.fpabloiglesias.es.
- ↑ Gallego-Díaz, Soledad. (25 de abril de 2017). Opinión | Joaquín Prieto, el verdadero valor de nuestro oficio. ISSN 1134-6582..
- ↑ a b c Prieto, Joaquín. (23 de abril de 2007). Helga Soto, periodista y política. ISSN 1134-6582..
- ↑ Umbral, Francisco. (12 de abril de 1979). Tribuna | Helga Soto. ISSN 1134-6582..
- ↑ Bayon, Felix. (10 de enero de 1986). "Ésta será la campaña más difícil", asegura Helga Soto. ISSN 1134-6582..
- ↑ Helga Soto,. 26 de diciembre de 1986 ISSN 1134-6582..
- ↑ Arriero Ranz, Francisco. (2015). El movimiento democrático de mujeres, del antifranquismo a la movilización vecinal y feminista: Ideología, identidad y conflictos de género. Universidad Autónoma de Madrid.
- ↑ Entrevista a Mercedes Comabella. Mujeres en la Transición. .
- ↑ Rosa María Capel. (2007). «Socialismo e igualdad de género. Un camino común. 30º aniversario de la Secretaría de Igualdad - Fundación Pablo Iglesias» www.fpabloiglesias.es ISBN 978-84-95886-26-2..
- ↑ Montserrat Boix. «Helga Soto, gracias por todo!» www.mujeresenred.net.
- ↑ EFE. (23 de abril de 2007). «Helga Soto, periodista creadora de la política de prensa del PSOE de la década de los 80 | elmundo.es» www.elmundo.es.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









