Share to:

Henaio

Henaio
Aztarnategi arkeologikoa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaDulantzi
Koordenatuak42°50′32″N 2°29′43″W / 42.8421°N 2.4952°W / 42.8421; -2.4952
Altitudea664 m
Mapa
GaraiaBurdin Aroa, Erromatar Errepublika, Erromatar Inperioa, Brontze Aroa eta Erdi Aroa

Henaio jendez hustutako eremu bat da, Dulantziko Udalerriaren baitakoa. Bertan daude hainbat garaitako aztarnak, hala nola Brontze Arokoa, Burdin Arokoa eta erromatar garaikoak. Eta dokumentazioaren bidez, badakigu nafar gaztelu txiki bat bertan egon zela[1]. Gaur egun aztarnategia bisita daiteke[2].

Herrixka gotortua "Monumentu multzoa" izendapena dauka, eta bere babes maila "sailkatua" da[3].

Henaio Gazteluaren esparru gotortua

Herri harresitu hau ipar eta ekialdetik ondo babestutako ezproi batean kokatuta dago; zaila da bertara heltzea haitzezko malkarra eta basa-landaredi ugari dagoelako. Hegoaldeko eta mendebaldeko hegaletatik lurzoruak beherantz egiten du aldapa txiki bat eginez; aldapa terrazatan zatituta dago, gorengoak belarra du eta behe aldekoak garia ereiteko erabiltzen diren lursailak ditu.

Ezproiak ez du altuera handirik (664 m) baina ingurua ez denez malkartsua bere gailurretik ikus daitekeen parajea zabala da. Arkeologia aldetik begiratuta, gunerik garrantzitsuena muinoaren goi aldetik ipar-ekialdeko malkarrean bera doana da: gehienezko zabalera 80m-koa da eta luzera 250m-koa, guztira, 20.000 m2-ko azalera bizitzeko egokitua. Azalera hori zortzi terrazatan banatuta dago, eta horiek nibelatzen dute herrixka kokatuta dagoen mendi-hegalaren berezko aldapa.

Henaioko aztarnategi bisitagarrian ikus daitekeen Burdin Aroko etxe baten berreraikuntza.

Lorenzo Prestamerok XVIII. mendean bertan agertutako oroitarri baten berri eman zuen eta herrixka erromatartzat jo zuen; Landazurik ere aipatu zuen bere idazlanetan. Hirurogeigarren hamarkadan egin ziren lehen esku-hartze arkeologikoek material eta egitura asko bistaratu zituzten eta euron arabera, Azken Brontzetik Burdin Aroa I eta II garaietan koka dezakegu herrixka.

Aztarnategiaren bisitarientzako panel informatiboak

Indusketa bi finkak osatzen duten muinoaren bigarren terrazan egin zen. Terraza horrek honako ezaugarriak ditu: itxura laukizuzenekoa du, bere luze-zabalera 18 m zabaletara bider 80 m luzetara da eta aldapa mendebaldetik ekialderakoa da; ipar-mendebaldera lehen terrazak egiten duen maila du muga, ipar-ekialdera muinoaren malkarra, hego-ekialdetik hirugarren terrazarako maila baina terraza horren hego-mendebaldean maila galdu eta lautu egiten da oztoporik gabeko pasalekua utziz; bigarren terrazaren eta hirugarrenaren artean dagoen desnibela 1,30-2m-koa da.

Aztarnategi hau 1969-1970 urteetan induskatu zuen Armando Llanos arkeologo arabarrak.[4]

Muinoaren goi aldeko lurzoruan zuloak ageri dira eta, badirudi, inguru horretan karea ateratzeko egindako lanengatik dela.

Geografia

Dulantzi Henaioko kastrotik.

Henaio izena dute Henaio kastro ondoko mendi muino batek eta ibai batek.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «HENAYO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2021-06-21).
  2. «Henaio Kastroko Arkeologia Interpretazio Zentroa abian jarri du» www.alegria-dulantzi.eus (kontsulta data: 2021-06-21).
  3. «Henayo Gazteluaren esparru gotortua. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2021-06-21).
  4. (Gaztelaniaz) «Abierto el Centro de Interpretación Arqueológico del Castro de Henaio» Alegria Dulantziko Udalaren web-gunea 2010-07-27.
  5. «Ikus geoEuskadi bisorearekin» www.geo.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-08-30).
  6. «Ikus geoEuskadi bisorearekin» www.geo.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-08-30).
  7. «Ikus geoEuskadi bisorearekin» www.geo.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-08-30).
  8. «Nodoa: ‪Henaio‬ (‪5273956114‬)» OpenStreetMap 2017-12-09 (kontsulta data: 2025-08-30).
  9. (Gaztelaniaz) López de Guereñu Galarraga, Gerardo. ((1989) [1957]). Mortuorios o despoblados». Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses.. Bartzelona-Bilbao: Onomasticon Vasconiae 5. ALSOGRAF, Euskaltzaindia, 541 or. ISBN 8485479483...
  10. «Ikus geoEuskadi bisorearekin» www.geo.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-08-30).
  11. «geoEuskadiko bisorea» www.geo.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-08-30).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya