Share to:

Heretia

Heretia
Geografia
HiriburuaŞəki
41°11′31″N 47°10′14″E
KontinenteaEuropa
Administrazioa
Demografia
Historia
Sorrera data: 893
Bestelako informazioa

Heretiako erresuma, Hereti, Herethia, Herezia edo Erezia bezala ere transkribatua (georgieraz ჰერეთის სამეფო, heretis samepo, Heretiako erresuma), printzerri georgiar bat izan zen, independente aldi batean (787–959), Erdi Aroko Kaukasian. Kakhetiako printzerriaren eta Albania Kaukasiarraren artean kokatua zegoen.

Heretia eskualde historiko baten izena da gaur egun ere, gutxi gorabehera, Kakhetiako (Georgia) hego-ekialdeko izkinari dagokio, baina Azerbaijango ipar-mendebaldeko barruti batzuk ere barne kontsidera daitezke.

Historia

Heretia eskualdeko biztanle originalen izenen zenbait etnonimo gorde dira: her (er), sukh, txilb eta ibin izan ziren. Her herriaren herria adierazten du Heretia izenak. Tribu horiek Kaukasoko Albaniaren gobernupean bizi ziren.

Kaukasiar Albaniaren gainbeherarekin, lurraldea pixkanaka sartu zen Iberiako erresuman, eta Vakhtang I.a Gorgasal erregeak 463. urtearen inguruan konkistatu zuen, V. mendean bere samthavro edo konderria osatuz, eta bertako herriak georgiarrengana asimilatuz. Orduan agertu zen lehen aldiz Hereti izena iturri georgiarretan. Kontakizun tradizionalen arabera, probintziaren izena Heroes patriarka mitiko batetik sortu zen, Thargamosen semeak, zeinak Hereti hiria (geroago Khoranta) sortu zuen Alazani ibaiaren haranean.

Arabiar eta musulmanak iritsi zirenean Georgiara 8. mendean, Heretia erresistentzia puntu izan zen. Tbilisiko emirerriko okupatzaile aurre egiteagatik, Heretia Bagrationi armeniar familia nobleari eman zitzaion, eta hauek urte batzuen buruan printzerri independente bat ezarri zuten Saki hirian hiriburua zutelarik. Printzerria indarra eta ospea bereganatuz joan zen, eta 893. urte inguruan Grigol Hamam printzeak botere handia izan zuen eta errege koroatua bilakatzea lortu zuen.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya