Heterodoxia
Heterodoxia (grezieratik: ἕτερος, heteros, "bestea") dogma edo erlijio batekin ez egotearen jokabidea da. Heterodoxia baita taldearen gehiengoak duen iritziarekin edo dotrinarekin bat ez datorrena da ere. Dogma edo statu quo ortodoxia izango litzateke. Hetedoxoa gehiengoaren aurrean heretiko, harrigarri bezala agertzen da eta, sarritan, baztertua izaten da.
Jatorria erlijioan
Kontzeptu honek erlijio monoteistetan hartzen du indarra baina beste erlijioetan ere ematen da, esaterako hinduismoan.
Heterodoxia izendatzeko badira beste terminoak. Heresia erlijioaren inguruan soilik ematen da. Disidentzia, bestetik, politika eta gizarte arloan erabiltzen da.
Heterodoxia politikan
Erlijiotik beste arloetaran igaro dira kontzeptuok. Politikan, adibidez, heterodoxia ideologia nagusiarekin bat ez datozenak izendatzeko erabiltzen da; trotskismoa marxista ortodoxoentzat hetedodoxoa da.
Heterodoxia zientzian
Antzeko egoera zientzia munduan azter dezakegu. Adibidez, teoria nagusiekin bat ez datozenak heterodoxoak dira. Dena den, ez dira sailkapen finkoak eta denborarekin alda ditzakete: garai batean heterodoxoa zena gaur ortodoxoa izan daiteke eta alderantziz. Garai batean, adibidez, arraza guztiak berdinak ez zirela pentsatzen zen eta aurkako iritzia zutenak heterodoxoak ziren. gaur egun, aldiz, azken horiek dira ortodoxoak.
Bazterketa motak
Gizarte intoleranteetan kontzientzia askatasun gutxiago dago eta ohikoa da jarrera heterodoxoak zigortuak edota baztertuak izatea.Zygmunt Bauman soziologo eta filosofoaren arabera hauek dira horretarako erabiltzen diren estrategiak:
- Estrategia emika: bestearengandik banantzea, gizartetik kanporatzea.
- Estrategia fagika: asimilatzea bestearen ezaugarriak ezabatuz.
- Ikusezintasunaren estrategia: bestea ez dago, ez da esistitzen.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









