Higa
| Higa | |
|---|---|
Higa | |
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 1.289 m |
| Mota | mendia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 42°41′49″N 1°31′47″W / 42.6969°N 1.52986°W |
| Mendikatea | Alaizko mendilerroa |
| Herrialdea | |
| Foru erkidego | |
| Udalerria | Elo |
| Mendizaletasuna | |
| Ohiko bidea | Elo |
| Luberri | Luberri |
Higa Nafarroako mendi bat da, Alaitz mendilerroan altuena 1.289 metroko garaierarekin. Elomendi izenaz ere ezaguna da, bere benetako izena Higa bada ere[1].
Izenak
Arturo Kanpionek sortutako "Elomendi" neotoponimoak arrakasta nahiko handia izan zuen eta du[2]. Espainieraz la Higa (de Monreal) izendatzen denez, denbora luzez higa hitzak erdarazko jatorria zuela pentsatu izan da. Ez da horrela.
Higa aspalditik dokumentatutako leku-izena da eta inguruan Higagibela, Higaondoa edo Higako lepoa bezalakoak daude; ihi hitzean ei du jatorria. La artikuluaren erabilera espainieraz ere oso berria da. Euskaltzaindiak[3] eta Euskal Mendizale Federazioak[4] Higa erabiltzen dute.
Jakingarriak
Mendia Elo herriaren gainetik dago; Nafarroako erdialdeko muino nagusietakoa da eta hainbeste lekutatik ikusgai. Alaitzen ekialdean dago eta mendilerro honetako beste mendietatik Itxostia errekak bereizita dago.
Antzina, Higan gaztelu handi bat zegoen, Nafarroako garrantzitsuenetakoa.
Tontorrera igotzeko bide nagusia Elotik egiten da (ordubete eta 45 minutu). Gailurreraino bertan dauden antenetara zerbitzua ematen dion pista batek ere igotzen du.
Historia
Erdi Aroan Nafarroako erregeek ehizaleku gisa erabili zuten.
Erreferentziak
- ↑ Mikel Belaskoren azalpena Zerberri.comen.
- ↑ Gasolindegi batek eta Eloko udala gobernatzen zuen taldeak izen hori hartu dute. Beste adibide bat: Floren Aoizen bloga.
- ↑ Euskaltzaindiaren izendegia; ikus 28.or.
- ↑ EMFren mendi-katalogoa; ikus 32.or. eta azalpenerako oharretan 16.or.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










